Itxi

telebista

21:50ean

"El Club del Tupper" saio berezia, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Sara Gandara, Iñaki Urrutia eta Ainhoa Sanchez arituko dira urrezko tupperra lortzeko lehian.

  • Javi Sierra

    Javi Sierra. EITBren bideo batetik ateratako argazkia.

"El Club del Tupper" gure pantailetara itzuliko da gaur Gabon gauez, urtea amaitu baino lehen pertsonaia ezagun bati urrezko tupperra emateko asmoz. Sara Gandarak, Iñaki Urrutiak eta Ainhoa Sanchezek Gabonetako hiru errezeta proposatuko dizkigute.

Sarak gure gastronomiaren aldeko apustua egingo du: arrain zopa. Sukaldean oinarrizkoa prestatzen dakiela aitortu du Sarak, baina aldi berean, inoiz ez bezala saiatzeko asmoa du osteguneko saioan, oso lehiakorra baita, eta erronkek liluratu egiten baitute.

Iñaki Urrutiak Kataluniako errezeta bat aukeratuko du, oilaskoa kataluniar erara bere osagai guztiekin batera. Bere etxean Gabonetan betidanik prestatu omen da, eta beti arrakasta izan duela ikusita, ez du zalantzarik izan plater horren alde egitean.

Ainhoa Sanchezek barazkiz eta gaztaz beteriko hostopila prestatzea erabaki du. Hasierako plater bat da, ez plater nagusi bat, baina horrek ere badu bere zergatia: bere familiak egiten dituen Gabonetako afarietan Ainhoa arduratzen da beti aperitiboak prestatzeaz.

Lankideen, lagunen eta senideen konplizitateak ere bere tartea izango dute saioan, gonbidatuei ezustekoren bat edo beste emateko. Sorpresak ere izango dituzte saioaren egoitzan, gau berezi horrek merezi duen bezala.

Goi mailako errezetak, luxuzko gonbidatuak eta umorez eta zirraraz beteriko uneak, gaur, 21:50ean, ETB2n eta eitb.eus-en.