Itxi

telebista

22:30etan

David hartuko dute "El Conquis" debatean gaur gauean

EITB Media

Andrea bere arerio nagusiarekin aurrez aurre jarriko dute. Kanpamentu txiroan piztuko den Kakata gerra eta ikusi gabeko material berri asko izango dira eztabaidaren edukien artean.

  • David, "El Conquistador del Caribe" abenturako azken kanporatua

    David, "El Conquistador" saioko azken kanporatua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

David izango da protagonista nagusia gaurko "El Conquis" eztabaida saioan. Inork ez zuen espero bere lehen dueluan kanporatuko zutenik; abentura utzi duen azken lehiakideak realityan zehar egindako ibilbideaz eta tumbapalo erronkaz hitz egingo du.

Horrez gain, Kakatarrek gutxien espero duten pertsonaren itzuleraren irudiak eskainiko ditu Patxi Alonsok gidatzen duen saioak. Leire bigarren aldiz itzuliko da kanpamentura dueluan garaile izan ostean. Gainera, Muskizkoaren itzulera ere erakutsiko dute; talde beltzak Aitorri egingo dion harreraren ostean, gerra lehertuko da Kakatarren artean.

Bestalde, immunitate joko berri baten berri ematen duen posta jasoko dute bi taldeek. Honako honetan, Andrea protagonista izango da berriro, joko honek aspaldiko aurkari batekin kontuak argitzeko aukera emango baitio. Nor ote da?

Mikel, Seleta, Nakor, Manu, Durana, Eider, Isa eta Jenny konkistologoekin masprezaren joko polemikoa aztertuko dute. Enekoren taldea deskalifikatu egin zuten kapitainaren etengabeko soinu eta keinuengatik. Zilegi al zen hori? Binbik bakarrik zuen jokoaren gaineko informazioa eta asteazkenean argibideak egoki eman ote zituen eztabaidatuko dute.

"El Conquis" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.