Publizitatea
Itxi

2021/09/12

10:58

telebista

20:10ean

"Historias a Bocados" saioak denboraldi berria abiatuko du gaur, Arguiñanora bisita eginda

EITB Media

Hala, bere abizenaren herrian hasiko du ikasturtea Josebak. Gesalatz Nafarroako udalerria osatzen duten 15 herrietako bat da Arguiñano.

  • Joseba Arguiñano herria

    Joseba Arguiñano herria. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, irailak 12, "Historias a Bocados" saioaren denboraldi berria hasiko da ETB2n. Oraingoan ere, Euskal Herrian zehar ibiliko da Joseba Arguiñano sukaldaria, txoko ezberdinetako bizilagunekin topo egin eta haien istorioekin gozatzeko. Leku bakoitzean, hiru bizilagunekin igaroko du eguna, eta ohiko zereginetan lagunduko die. Gastronomiak funtsezko protagonismoa izango du, eta errezeta tipikoak, plater herrikoiak eta etxean ibiltzekoak dastatuko dituzte, protagonistek beraiek eginak edo, zenbaitetan, Joseba Arguiñanok prestatutakoak; betiere, solasaldi interesgarrien inguruan.

Igande honetan, bere abizenaren herrian hasiko du denboraldia Josebak. Gesalatz Nafarroako udalerria osatzen duten 15 herrietako bat da Arguiñano, eta han Jose Antonio, Lourdes eta Alberto ezagutuko ditu.

Jose Antonio Echeverriarekin batera herriko kaleetan barrena osteratxoa egon du Josebak, San Martin parrokiara iritsi arte. Han, bertako ama birjinaren irudiarekin lotutako istorio bitxia kontatuko dio Jose Antoniok. Ondoren, txerrikume errea dastatuko dute, frontoi berezi batean.

'Historias a Bocados' saioa, Arguiñanon

'Historias a Bocados' saioa, Arguiñanon

Lourdes Roldán, berriz, Brasilen jaio zen. Bartzelonan bizi ostean, Arguiñanora jo zuen, eta horren guztiaren berri emango dio Josebari. Koko-goxoa dastatuko dute elkarrekin, Brasilgo oroitzapenak ekarriko dizkion postrea.

Arguiñanon abeltzaintza tradizio handia dago, eta Alberto Bujanda da horren adibidea. Aita eta aitona bezala, abeltzaina da Alberto eta Arguiñanoko bizilagunek mendian dituzten behiak erakutsiko dizkio Joseba. Ondoren, herrira itzulita, bertako elkarte gastronomikoetako batean, olagarroa prestatuko du Josebak berak, patata moreekin eta perretxikoekin. Albertok zainzuriak gehituko dizkio, eta elkarrekin gozatuko dute, kontu kontari.

"Historias a Bocados" saioaren denboraldi berria, igande honetatik aurrera, 20:10ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 


 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;