telebista
22:30ean
Hiru gaztelu ezagutzeko aukera, gaur gauean, "Duelo en las Alturas" saioan
EITB Media
Xabierko gaztelua (Nafarroa), Varonatarren dorre-jauregia (Araba) eta Arrangoitzeko gaztelua (Lapurdi) izango dira protagonista Anne Igartiburuk gidatutako saioan.
-
Xabierko gaztelua "Duelo en las Alturas" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaurko "Duelo en las Alturas" saioan gazteluak izango dira protagonista: Xabierko gaztelua (Nafarroa), Varonatarren dorre-jauregia (Araba) eta Arrangoitzeko gaztelua (Lapurdi). Anne Igartiburuk gidatutako programak Euskal Herrian barrena dauden hiru gaztelu hauen historia eta ezaugarriak ezagutzeko parada eskainiko digu. Eraikin barrura sartuko dira eta inguruko herrietan izan duten eragina ere aztertuko dute.
"Duelo en las Alturas" asteazkenetan dugu ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.