Itxi

telebista

Kirolak

Aizkolariak, atletismoa, eskubaloia eta pilota, asteburuan, zuzenean

EITB Media

Aste honetako "Helmuga" saioan Iparraldeko hiru mendizalek Manaslura egindako espedizioa dugu gai nagusia. Jakes Salaberenbordak eta Frederic Arburuak tontorra lortu zuten oxigenorik gabe eta Maialen Berterretxe 7.600 metroraino iritsi zen.

  • Aizkolariak, atletismoa, eskubaloia eta pilota, asteburuan, zuzenean

    Aizkolariak, atletismoa, eskubaloia eta pilota, asteburuan, zuzenean

Eskubaloiak zabalduko du asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Eibartik, Euskal Selekzioa vs Brasil partida izango da ikusgai 15:30ean. Ondoren, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko diren Binakako Txapelketako bi partida eskainiko dira: Zubizarreta III-Erasun / Larrazabal-Salaverri II (promozioa) eta Laso-Imaz / Peña II-Albisu (lehen maila). 

Igandean, 11:30ean, "Helmuga" saioarekin hitzordua izango dugu. Aste honetako erreportaje nagusian Iparraldeko hiru mendizalerekin izango dira, Manaslura egindako espedizioaz hizketan. Jakes Salaberenbordak eta Frederic Arburuak tontorra lortu zuten oxigenorik gabe eta Maialen Berterretxe 7.600 metroraino iritsi zen. Bestalde, Markel Alberdi igerilari ohi eibartarraren azken proiektua ezagutuko dute. Bere garaian antsietate arazoekin aritu zen eta The Line proeiktuaren bitartez osasun mentalaren gaia plazaratu nahi izan du. 

12:00etan, Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa Nagusiaren finala eskainiko da zuzenean Tolosatik, eta 13:05etik aurrera ETB4n Alcobendaseko Krosa jarraitu ahal izango da. 

Arratsaldean, ohi denez, pilota emankizuna izango dugu. Binakako Txapelketako Victor-Gascue / Elordi-Untoria eta Elezkano II-Zabaleta / Irribarria-Rezusta norgehiagokak Azkoititik.