Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Talent Showa

'BaGo!az'en lehen atala, berriz ikusgai, gaur gauean ETB1en

EiTB

'Go!azen'eko jarraitzaile gazteei zuzenduta, bigarren emisioa egingo da telebistan ostiralero 21:00etan hasita.

0:09
Maria Redondo

'BaGo!az' lehiaketa ostiral iluntzeetan ere izango da ikusgai telebistan, ETB1en. 'Go!azen' telesaileko jarraitzaile gazteei zuzenduta, ostiralero, 21:00etan, berriz ere emitituko da asteazken gauean prime time-ean ikusitako atala.

Izan ere, Zuriñe Hidalgok aurkezten duen talent showak '¿Go!azen'en hurrengo denboraldirako aktoreetako bat bilatu nahi du. Aurreko urteetan Iholdi Beristainek eta Maria Redondok egin zuten bezala, aurtengo edizioko irabazleak ere telesailaren hurrengo edizioan aktore lanetan aritzeko aukera izango du.

Horrez gainera, 'Go!azen' telesaileko aktoreek presentzia handia izango dute 'BaGo!az'en atal guztietan. Aktore gazteetako bat coach gonbidatu izango da astero. Lehen atalean, Maria Redondo (Zuri) ikusiko dugu lan horretan. Eta noski, Iker Villa (Ander) ere coach gisa arituko da aurten.

Eurekin batera, pantailan ikusiko aurten ere Anjel Alkain, Xabier Saldias, Ylenia Baglietto, Maria Amolategi eta Alex Sardui. Eta berrikuntza gisa, Andoni Ollokiegik ere hartuko du parte.

Andoni Ollokiegi eta zortzi lehiakidegai

Aurtengo aldakea nagusia Andoni Ollokiegik eta zortzi lehiakidegaiek ekarriko dute. Denboraldi honetako lehen atalean, coachek aukeratutako zazpi lehiakidek hartuko dute parte, baina Andonik berarekin ditu leku horietako bat hartu nahiko luketen zortzi hautagai.

Horregatik, saio bakoitzean azken postuan gelditu den lehiakideak duelua egin beharko du Andonik aukeratutako lehiakidegai baten aurka. Andoniren gitarraren laguntzaz, bi kantarik abesti bereko hainbat zati kantatuko dituzte, eta bietako batek jarraituko du saioan; coachek hartuko dute erabakia. 8. atalean bukatuko da formatu hori, eta 9. ataletik aurrera kanporatuek ez dute ordezko lehiakiderik izango. Horrela, hiru lehiakide iritsiko dira final handira.

Lehiakidegai bakoitzak aukera bakarra izango du saioan sartzeko, hau da, duelu batean arituko da kantuan. Duelua irabaziz gero, saioan parte hartzera sartuko da. Duelua galduz gero, zuzenean geratuko da kanpoan.

Aste honetako lehen saioan, Lady Gaga, Beyonce, Anne-Marie, Bob Marley eta Su Ta Gar artista eta taldeen abestiekin lehia bizi-bizian izango dira partaideak.