cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Andoni Larrarte Odriozola
Andoni

FABORITOA

Adina:22 urte
Lanbidea: Kaletarra
Lekua:Hondarribia
Andoni Larrarte Odriozola

"Honyarbiko bikingoa"

Andoni Larrarte 21 urteko hondarribitarra psikologiako ikasketak burutzen ari da, eta zerbitzari lanetan ere ibiltzen da. 

Boxeoa eta saskibaloia praktikatzen ditu egun. Rugbira ere jolastu izan du. Odinismo eta satanismoaren jarraitzaile sutsua da, eta death metal musika abestea asko gustatzen zaio, besteak beste. Horrez gainera, poemak idaztea atsegin du. Manga eta Otaku munduak ere asko gustatzen zaizkio. 

Baina bereziki jatea maite du. Oso indartsua da bai, baina alper xamarra dela aitortzen du, oso patxadatsua, eta siesta egitea izugarri gustatzen zaio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:53

Andoni Larrarte, bizitza patxadaz hartzen duen kaletar hondarribiarra

Andoni Larrartek 22 urte ditu eta Hondarribiko kaletarra da. Lasaia eta nagia da, bizitza patxadaz hartzen du, baina behar denean egurra ematen du. Ez du sekula baserri batean lan egin, baina indarra soberan daukala dio. Goienetxeatarren taldean izango da, eta Axun Elizalde Amaiurko baserritarra izango du bikote.