cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Garikoitz Lauzurika Cobo
Gari

FABORITOA

Adina:30 urte
Lanbidea: Baserritarra
Lekua:Gordoa
Garikoitz Lauzurika Cobo

"Buruarekin lan egin behar da giharrak ahalik eta gutxien erabiltzeko eta sabela beteta izateko"

Garikoitz Lauzirika arabarra Gordoako (Asparrena) baserri batean jaio zen, eta han bizi eta lan egiten du. Abeltzaina da ofizioz, eta behitegi bat du. Hori izan da betidanik bere ametsa. 

Zaletasunen artean, kartetan eta mahai-jokoetan aritzea gustatzen zaio Garikoitzi. Lagunekin bazkariak eta afariak egitea ere biziki maite du.

Umoretsua eta azkarra da. Baina batzuetan buruari buelta gehiei ematen dizkiola aitortzen du, eta horrek lo egiterako orduan zailtasunak eragiten dizkio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:09

Gari Lauzurika, txikitatik abeltzain izatea amets izan duen Gordoako baserritarra

Gari Lauzurikak 30 urte ditu eta Gordoako baserritara da. Txikitatik abeltzaina izatea izan da bere ametsa. Dioenez, burua erabili behar da besoak ahalik eta gutxien erabiltzeko eta tripa beteta egoteko. Espero du bere bikoteak ere burua erabiltzea. Bizitzan kabroiagoa izan behar dela ikasi du, eta saioan bere buruari emango dio lehentasuna. Goienetxeatarren taldean izango da, eta Gontzal Viaga kaletar donostiarra izango du bikote.