Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Arte komisarioak, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.E.|EiTB

Azkuna Zentroaren 'Adiós al rombo' erakusketak bildu dituen Teresa Lanceta artistak eta Nuria Enguita komisarioak elkarrekin nola lan egiten duten azalduko dute.

Erakusketa guztien atzean figura ia ikusezina dago: komisarioa. 'EiTB Kultura Transit' saioak artistaren itzalpean gelditzen diren pertsona horiei erreparatu die. Eta horretarako, Azkuna Zentroaren 'Adiós al rombo' erakusketak bildu dituen Teresa Lanceta artistak eta Nuria Enguita komisarioak elkarrekin nola lan egin duten azalduko dute. Artistarekin mintzatu, artelanak aukeratu eta erakusketa antolatu behar dute, besteak beste, komisarioek, eta, beti ere, artistaren ideia kontatzea izan behar da helburua.

Bulgariako gazteak eta dantza ditu ardatz 'Europa Transit' Donostia 2016ko enbaxada ibiltariaren azken dokumentalak. Sra Polaroiska arte kolektiboa lanean aritu da Plovdiv hiriko komunitate baztertuetako gazteekin. Emaitzak, Kaleko dantzariak dokumentalean bildu dituzte. Hain zuzen ere, ostegunean bertan izango da dokumentala ikusgai, 00:05ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Eta dantza, baita ere, aste honetako Sortzaileak atalean, Cielo Raso dantza garaikideko konpainiarekin. Igor Calonge dantzari eta koreografo donostiarrak, antzerki zuzendaritzan lizentziatuak, sortu zuen 2010ean, eta 13 ikuskizun sortu dituzte sei urteko ibilbidean. Aurtengo neguan estreinatu du Calongek bere azken lana, Jardín de invierno, eta Tormenta aurreko obrarekin biran dabiltza oraindik.

'EiTB Kultura Transit' saioa gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en 23:30ean eta ETB2n 01:40ean.

40ean.

40ean.