Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

'Go!azen' telesailaren azken atala, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en!

A.A. | EiTB

Ikasleei etxera itzultzeko ordua iritsi zaie. Zuzenek, berriz, erretiroa hartuko du eta, azken egunean, omenalditxoa egingo diote.

0:25

Iritsi da 'Go!azen' telesailaren denboraldi honetako azken atala. Ikasleak etxera itzli dira, eta Zuzenek erretiroa hartuko du, baina aurretik omenalditxo bat egingo diote. 21:00etan izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.

Uda bukatu da, eta ikasleei iritsi zaie Basakabi utzi eta etxera itzultzeko garaia. Triste samar daude denak, aurten ere, gorabeherak gorabehera, lagun talde polita egin baitute. Azken egunean, omenaldi xumea egingo diote Zuzeni kongregazioko agintarien aurrean. Izan ere, Zuzenek erretiroa hartzeko garaia dela erabaki du aita Arrutik, eta Erika izendatu du zuzendari berri. Aurrerantzean non biziko den ere jakinaraziko diote Zuzeni.

Azken egun horrek gehien arduratzen duenetako bat Jontxu da. Aitari gezurra esan dio, neska-laguna daukala, eta orain, bila joaten zaionean, neska-laguna ezagutu nahi duela esan dio aitak. Ez daki nola aterako den ataka horretatik.

Nikolek ere bere horretan jarraituko du. Aurreko atalean esan zion Juleni gustuko duela. Orain bere sentimenduak adieraziko dizkio berriro, eta lagunak baino gehiago izan nahi duela esango dio. Zer egingo ote du Julenek?

Atala eskaini ondoren, Altxor Ezkutua-ren kode berri bat jakinaraziko du aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen' telesailaren aplikazioan sartuz gero, beste bideo berezi bat ikusi ahal izango duzue.

Gaur, gainera, sorpresa itzela jasoko du telesailaren jarraitzaileetako batek: aktoreetako bi bere etxera joango dira azken atala berarekin ikustera. Hainbat egunez, webguneko lehiaketa batean hartu dute parte 'Go!azen'eko jarraitzaileek. Irabazleak aktoreen bisita jasoko du.