Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Txapeldun berria

Olatz da talde urdineko jatorrena

I.A.

Irantzuri jatorrenaren txapela kentzeko ordua iritsi zaio, eta guztien bozketaren ostean, talde urdinak kuadrillako jatorrena Olatz dela erabaki du.

"Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrilla urdinak taldeko jatorrena aukeratu du berriz ere. Aurrekoan Irantzu aukeratu zuten, eta zarauztarrari iritsi zaio txapela kentzeko ordua. Aurrekoan bezala, taldekide bakoitzak izen bat esan behar zuen, bere aburuz jatorrena den lagunaren izena, alegia. Hona hemen bakoitzak emandako erantzuna.

Irantzu: Naomi

Txurru: Naomi

Argoitz: Olatz

Naomi: Olatz

Julen: Txurru

Olatz: Argoitz

Beraz, Naomik 2 boto jaso ditu eta Enarak beste 2. Kuxkuxeroen esku gelditu da erabakia, eta Olatz aukeratu dute, aurrekoan Irantzu izendatu baitzuten bera ere aukeran izanda. Ibarrakoa da, beraz, talde urdineko jatorrena, eta berak jantzi du txapela urdina.