Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gaztetesta

'Ametsak ez dauka inongo mugarik'... eta Aitor busti egin da!

I.A.

Aitorrek ez zekien Dragoi Bola marrazki bizidunen amaierako abestiaren letra, eta dutxatzea tokatu zaio Gaztetestean.

Berriz ere Gaztetesta egiteko ordua iritsi zaie "Gu Ta Gutarrak" saioan, eta gaurkoan abestien letrak kantatu behar zituzten.

Ibairi "Sorgina pirulina" abestea tokatu zaio, eta ez du jakin. Argoitzek "Furra furra" abestiaren segida tokatu zaio, eta ongi egin du. Leirek "Ikusi mendizaleak" abestu behar zuen, eta asmatu du nafarrak. Julenek Ken Zazpiren "Ilargia" ederki kantatu du, baina Janirek ez du oso ongi abestu Itoizen "Lau Teilatu". Olatzek ere huts egin du "Aita-semeak" kantuaren letrarekin, baita Oierrek ere Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Eskuetan" abestiarekin ere. Txurruk asmatu du "Loretxoa" kantuaren hitzak abesten. Enarari marrazki bizidunak tokatu zaizkio, Dragoi Bolaren "Goazen Lagunok", baina ez du jakin. Irantzuk gipuzkoar peto-petoa dela erakutsi du "Bizkaia maite"ren letra ez baitzekien. Enarari bezala, Aitorri ere Dragoi Bolaren kantu bat tokatu zaio, amaierakoa: "Ametsak ez dauka inongo mugarik" hitzak abestu ditu Julenek, baina Billabonako gazteak ez du jakin nola jarraitzen zuen abestiak. Azkenik, marrazki bizidunekin jarraituz, Naomik Hattori Ninjaren abestia tokatu zaio, baina huts egin du.

Beraz, huts asko egin dituzte Gaztetestean: 8 lagun egon dira dutxatzeko arriskuan. Ibai eta Enara salbatu egin dira, baina Aitorri bustitzea tokatu zaio. Beno, Enarari ere bustitzea tokatu zaio, Aitorrek besarkatu egin baitu blai eginda zegoela.