Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Janire salbatu dute

Nakor Markez, 'Gu Ta Gutarrak'etik kanpo!

I.A.

Kuadrila arrosako lagun bat salbatu behar zuten gutarrek, eta Janire utzi dute arriskutik kanpo. Beraz, Nakor kanporatu dute.

Kuadrilla arrosako gutar bati agur esateko ordua iritsi da. Janire eta Nakor zeuden arriskuan, eta, beraz, bien artean aukeratu behar zuten gutarrek. Arriskutik kanpo zeuden gutar guztien artean erabaki behar zuten nor salbatu nahi zuten. Hona hemen bakoitzak nor aukeratu duen arriskutik kanpo uzteko.

Enara: Janire

Txurru: Nakor

Olatz: Janire

Naomi: Janire

Oier: Janire

Leire: Janire

Aitzol: Nakor

Irantzu: Janire

Hunkituta hartu du Janirek gutarren erabakia, eta negar malkoren bat atera zaio begietatik. 6 lagunek erabaki dute bera salbatzea, eta 2 kidek esan dute Nakor nahi zutela arriskutik kanpo utzi.

Kaleratutako gutarren 2. aukera erabili nahi ez duela esan du Nakorrek. Beraz, lagun bat gutxiago dago "Gu Ta Gutarrak"en bueltan izateko zerrendan.

Orain Araitzek eta Oskarrek jarraitzen dute arriskuan. Nor izango da hurrengo kanporatua?