Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Ez du 2. aukerarik nahi

Oskar kanporatzea erabaki dute kuxkuxeroek

I.A.

Araitz eta Oskar zeuden arriskuan, eta gainerako gutarrek bietatik bat salbatu behar zuten. Berdinketa egon da bozketan, eta kuxkuxeroek Araitz salbatzea erabaki dute.

Kuadrilla urdineko gutar bati agur esateko ordua iritsi da. Araitz eta Oskar zeuden arriskuan, eta, beraz, bien artean aukeratu behar zuten gainerako gutarrek. Hona hemen bakoitzak nor aukeratu duen arriskutik kanpo uzteko.

Txurru: Araitz

Enara: Oskar

Irantzu: Oskar

Aitzol: Oskar

Leire: Araitz

Janire: Araitz

Oier: Araitz

Naomi: Araitz

Olatz: Oskar

Aitor: Oskar

Berdinketa, beraz botazioetan. Izan ere, bakoitzak 5 boto eskuratu ditu. Amaiaren eta Nakorren esku gelditu da erabakia, eta Araitz salbatzea erabaki dute Kuxkuxeroek.

Nakorrek egin zuen bezala, kaleratutako gutarren 2. aukera erabili nahi ez duela esan du Oskarrek. Gainerako gutarrek aukera hori baliatzeko eskatu diote behin eta berriz, baina ez erabiltzea erabaki du. Beraz, lagun bat gutxiago dago "Gu Ta Gutarrak"en bueltan izateko zerrendan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista