Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

2. aukera eman diote

Joseba Campano bueltan da!

I.A.

Saioko lehiakideen erabakiz, Joseba Campanori eman diote "GTG"ra itzultzeko aukera, Atzo Aitorri eman zioten bezala. Ez da lehiakide gehiagorik sartuko saioaren fase honetan.

"Gu Ta Gutarrak"eko bi lehiakide ohik bueltatzeko aukera zuten. Aurreko saioan, Aitor itzuli zen, gutarrek erabakita. Gaure ere kuadrilla arrosak eta urdinak erabaki dute saioan bueltan izango den gutarraren izena. Nor nahi dute berriz bueltan? Hona hemen bakoitzak emandako erantzuna.

Enara: Joseba Campano

Txurru: Joseba Campano

Oier: Joseba Campano

Naomi: Joseba Campano

Aitzol: Joseba Campano

LeireJoseba Campano

Araitz: Joseba Campano

Janire: Joseba Campano

Olatz: Joseba Campano

Irantzu: Joseba Campano

Aitor: Joseba Campano

Beraz, aho batez erabakita, Joseba Campanori eman diote bueltatzeko aukera. Telefonoz deitu diote Julenek eta Aitzolek, berri ona emateko. Haurren entrenamendua bukatu berri harrapatu du albistea. Julenek baldintza bat jarri dio: saioa bukatu aurretik iritsi behar zen Miramonera. Eta bai, iritsi da Campano platora! Ongi etorri, Joseba!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista