Itxi

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

22:15ean

Azpeitira joango da gaurko 'Nor Bere Saltsan' saioa

A.H. | EITB

Bakailaoa pil-pil erara prestatuko dute Kari, Ander, Ipar eta Gurru saltseroek Azpeitian.

0:22

'Nor bere saltsan' saioko furgonetak Gipuzkoarako bidea hartuko du eta, gaurko saioan, Azpeitira abiatuko da bertako jaietako bakailao lehiaketan parte hartzeko.

Aixerrotako jendetzaren ondoren, askoz lasaiagoa ematen du txapelketa honek: lehiakide gutxiago eta errezeta errazagoa, itxuraz. Baina, bakailaoak ere bere sekretuak ditu, batez ere pil-pil erara prestatu behar denean.

Esperientzia eta pazientzia ezinbestekoak dira bakailaoa egiterako orduan, eta 'Nor Bere Saltsan' saioko protagonistek aldez aurretik onartuko dute, ez direla bereziki trebeak pil-pil saltsa prestatzen.

'Nor Bere Saltsan' asteazkenero izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.