Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:15ean, ETB1en

Lekeition izango da gaurko 'Pintxo & Pote' saioa

A.H. | EITB

Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Lekeitioko giroa ezagutuko dute, baita bertoko tabernak eta pintxo eskaintza zabala ere.

0:19

Gaur gaubean, Josema Azpeitiaren gomendioak kontuan hartuta, Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Lekeitiora joango dira 'Pintxo & Pote' saioan. Asierrek Isuntza klubean hasiko du bere ibilbidea, eta Kurro eta Jon Akarregi arraunlari ohiekin izango da bertan. Andoni, bitartean, Arropain ostatura abiatuko da, eta Jabier Zapirain nagusiarekin eta Sonam sukaldariarekin pintxo bat prestatuko du han.

Gero, Andoni Asierrekin elkartuko da, eta Garbiñe Lopezekin egongo dira Lopez izoztegian. Jarraian, Andonik Oihana Garatea saregilearekin topo egingo du portuan, eta Asier, bitartean, Santa Katalina farora joango da, eta, bertan, Itsas-argi tabernan, pote bat hartuko du Baserri marinel ohiarekin.

Ondoren, Asier Erkiaga tabernan izango da, Saioa Laka sukaldariarekin pintxo bat egiteko. Andoni Maite tabernan egongo da, Imanol Cerezorekin, eta pintxo bat egingo dute elkarrekin.

Bi aurkezleak Atunaren Arrantza Klubean elkartuko dira jarraian, eta Nikola eta Aitor zerbitzariekin edari bat prestatuko dute. Willows tabernan, Iñigo Arrasaterekin, Txapelpunk taldeko abeslariarekin, pote bat hartuko du Andonik gero, eta taldeak nola entseatzen duen ikusiko du.

Amaitzeko, Lekeitioko pintxo-potean murgilduko dira gure bi protagonistak.

'Pintxo & Pote' asteartero izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.