Pintxo Pote
22:15ean
'Pintxo&Pote' saioa Beasainen izango da gaur gauean
A.E.|EiTB
Besteak beste, Aritz Elustondorekin, Maitena Salinasekin, Maria Amolategirekin eta Iñaki Azurmendirekin ibiliko dira pintxo potean Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta.
Gaur, 'Pintxo &Pote' saioan, Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Beasain bisitatuko dute, Josema Azpeitiak aginduta.
Hasteko, Andonik Aritz Elustondo futbol jokalariarekin Delicatessen San Martin bisitatuko du. Hantxe, Jose Martin Barandiaran jabearekin izango dira.
Asier, berriz, Plazape tabernara abiatuko da, eta Felitxo Huici sukaldariarekin pintxo bat kozinatuko du.
Asier eta Andoni elkarrekin Olano harategira joango dira eta, bertan, Jose Manuel Olanorekin eta Luis eta Loinatz Usabiagarekin izango dira.
Asier, gero, Iñaki Azurmendi aizkolariarekin topatuko da Aldaxka tabernan eta Arriaranera gonbidatuko du entrenamendu bat ikustera.
Andoni, bitartean, Rubiorena jatetxean egongo da, Urki Balerdirekin, pintxo bat kozinatzen.
Andoni, gainera, Igartza dorretxean ere izango da, Martin Urkiolarekin eta Josetxo Zufiaurrerekin. Solasaldia amaitzean, Kikara tabernan pintxo bat kozinatuko du.
Asier Maitena Salinas aktorearekin Urkiola Erretegian egongo da, eta Iñigo Urkiolak etxeko espezialitatea aterako die dastatzeko.
Asier eta Andoni, Dolarea hotelean elkartuko dira berriro, Gastrolarean, eta Iban Mate sukaldariarekin eta Tomás Bosquerekin egongo dira.
Andoni, ondoren, ardo azokatik pasako da. Bertan Tomás Bosque eta Iban Mate izango dira, baita Arnau Estrader eta Felitxo Huici ere.
Bukatzeko, bi aurkezleak Beasaingo pintxo potean murgilduko dira; besteak beste, Maria Amolategirekin egongo dira.
'Pintxo & Pote' saioa gaur, 22:15ean, izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.