Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Zientzia eta teknologia

Hirietako airearen kalitatea kontrolatzeko ahaleginaz 'Teknopolis'en

A.E.

EiTB

'Gertutik' tartean, Francisco Blanco Bioguneko ikertzailea hartuko dute.

  • 'Arratsaldero'- aire kutsatua

    'Arratsaldero'- aire kutsatua

Kalitatezko airea? erreportajearekin ekingo diote  aste honetan "Teknopolis" saioari . Airearen kutsaduraz hitz egiten dugunean, hirigune askoren zeruko laino sendo hori irudikatzen dugu.  Baina, kutsadura mota askotakoa izan daiteke, eta batzuetan ikusten da eta beste batzuetan ez. Partikula finak, hau da, osagai organikoz edo metal astunez osatutako partikula txiki-txikiak, airea kutsatzen duten eta gizakien osasunean eta ingurugiroan eragin zuzena duten sustantzietako batzuk dira. Horien emisioak gutxitzeko neurriak hartzen ari dira Europako zenbait herrialdetan, teknologiaren laguntzaz kasu askotan.

Gertutik atalean berriz, Francisco Blanco Biouguneko ikertzailearekin egongo dira. Koloneko minbiziaren hazkuntza galarazten duen molekula bat aurkitu du ikertzaile-taldeko kide da.. Eta saguetan egin dituzten lehen probek emaitza onak eman dituzte. . Madrildarra da eta Biokimikan doktorea. Ikerbasqueko ikertzaileak proteinen egiturak aztertzen ditu, izan ere proteinen egitura eta funtzioa lotuta daude.

Vlog-a tartean, adimendun erlojuei buruz arituko dira. Patrikakoak, paretakoak, eskumuturrekoak… orratzekin ala digitalak. Erlojuek ordua baino askoz gehiago esaten digute: egutegia, ilargiaren fasea… 80. hamarkadako modelo batzuek kalkulagailua ere bazuten. Ezinbestean, gaur egungo erlojuak adimendunak dira, eta Internetera konektatzen dira.

"Teknopolis" astelehenean, 23:20ean izango da ikusgai ETB-1en eta ostegunean 01:00etan ETB-2n.