Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Trena bezain azkar, asteon, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Talgo enpresaren egoitza bisatuko dute, Rivabellosan, bertan eraikitzen ari diren Europako abiadura handiko trenik zabalena ezagutzeko, AVRIL deiturikoa.

  • Iñaki Leturia Talgo enpresaren egoitzan, Rivabellosan

    Iñaki Leturia Talgo enpresaren egoitzan, Rivabellosan. Irudia: EITB Media

"Teknopolis" saioaren hurrengo geltokia Rivabellosan izango da, Araban, eta Talgo enpresa bisitatuko du. Ia 80 urteko ibilbide luzea du enpresak eta, 2021 honetan, berrikuntzaz beteriko Europako abiadura handiko trenik zabalena aurkeztuko du, AVRIL deiturikoa. 330 km/h-ko abiadura hartuko du, teknologia aurreratuena du eta nola fabrikatzen duten ikusiko dute. 

Fabrikazioan akatsik ez izatea helburu logiko bat da, baina ez da erraza lortzen. Ikusmen artifizialak akatsak garaiz detektatzen lagundu dezake, eta horretan ari dira Mondragon Unibertsitateko adituak. Panel fotovoltaikoak ikuskatzeko proiektu bat dute Mondragon Assembly enpresan, eta teknologia hori beste sektore batzuetara ere esportatzeko asmoa. 

Aste honetako Koronabirusaren gakoak atalean animaliak izan dira gaia. Askotan aipatzen da birusaren gordailuak direla, eta horri buruzko azalpenak emango ditu Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak. 

"Teknopolis" saioa larunbatero 13:30ean ETB1en eta igandeetan 13:40ean ETB2n dugu ikusgai. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu daitezke.