Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kinoa tinbal-entsalada
Kinoa tinbal-entsalada
Osagaiak
  • Kinoa, edalontzi 1
  • Koloretako pipermorroak
  • Edamame poto 1
  • Azenario handi 1 edo 2 txiki
  • Arto-buru 1 (aurrez egosia)
  • Askotariko ernamuinak (uraza eta ziazerba hosto txikiak izan daitezke)
  • Gatz larria
  • Gatzuna egiteko:
  • Gatza
  • Ozpina
  • Ura
  • Martorri saltsa egiteko:
  • Martorri hostoak, eskukada 1
  • Ziropa, 2 koilarakada
  • Ekilore olioa, 100 ml
  • Lima erdi baten zukua
Prestaketa

Kinoa nahaskia

Hasteko, pipermorroak garbitu, dadotxotan moztu eta ontzi sakon batean jarriko ditugu. Estali arte ura gehitu, gatza eta ozpin txorrotada bat gehitu eta 30 minutuz beratzen utziko ditugu. Amaieran iragazi egingo ditugu.

Bestetik, lurrungailua prestatuko dugu, oinarrian ura jarrita. Segidan, kinoa garbituko dugu, iragazki batean, ur txorrotadaren azpian jarrita. Lurrungailuaren lehen erretiluan kinoa ipini eta 20 minutuz kozinatuko dugu.

Bitatean, azenarioak zuritu eta dadotxotan moztuko ditugu. Zati horiek lurrungailuko bigarren erretiluan jarriko ditugu eta, kinoarekin batera, 6-7 minutuz kozinatuko ditugu. Ondoren, lurrungailutik atera eta hozten utzi.

Artoa

Labea 240 gradutan berotzen jarriko dugu. Arto-buruak laurdenetan egin eta laurden bakoitza 3 zentimetroko makilatxotan moztuko dugu. Zati guztiaklabeko erretiluan zabaldu, oliba olio txorrotada txiki batekin igurtzi, gatz larria gainetik bota eta gorritzen diren arte egingo ditugu.

Martorri saltsa

Martorri hostoak xehatu, katilu sakon batean gainerako osagaiekin batu eta dena nahasiko dugu. Ondoren, arto zatiak saltsa honekin igurtziko ditugu.

Aurkezpena

Ontzi sakon batean kinoa, azenarioa, pototik atera eta xukatutako edamamea eta pipermorro zatiak batu eta koilara baten laguntzarekin nahasiko ditugu. Ondoren, plater batean molde zilindriko bat jarri eta kinoa nahaskiarekin beteko dugu, apur bat zapaldu eta tinbal forma eman arte. Moldea kendu eta gainean arto zatiak bere saltsarekin jarri ondoren, ernamuin batzuekin platera apaindu.