Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Dilista tabulea eta hummusa
Dilista tabulea eta hummusa
Osagaiak
  • Kabiar dilista edo dilista beltza, katilukada 1
  • Erramu hosto 1
  • Gatza
  • Tipula more 1
  • Perrexila, sorta eder 1
  • Mendafina, eskukada 1
  • Tomate lehorrak oliotan, 8
  • Aragoiko oliba beltzak, 100 g
  • Feta gazta
  • Limoi 1
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Espezia nahasketa egiteko:
  • Sesamo haziak, koilaratxo 1
  • Oregano lehorra, kafeko koilaratxo 1
  • Kumino hautsa, kafeko koilaratxo 1
  • Ezkai lehorra, kafeko koilaratxo ½
  • Piperbeltza
  • Pipermin gorria, kafeko koilaratxo ½
  • Platera 2:
  • DILISTA HUMMUSA
  • Dilistak
  • Sesamoa
  • Pita ogi integrala, 6
  • Limoi azalaren birrindura
  • Ekilore olioa (birjina ahal bada)
  • Gatz ezkatak
Prestaketa

Dilistak egosi

Dilistak iragazki batean jarri eta ur txorrotada azpian ongi garbitu. Ontzi sakon batean dilistak ur hotzarekin estali eta ordubetez beratzen utzi. Dilistak iragazi, eltze sakon batean ipini eta erramu hostoa eta 5 katilukada ur gehitu. Eltzea sutan jarri, su bizian, eta lehen irakinaldiaren ondoren, sua moteldu eta 35-40 minutuz egosi. Egiten direnean, iragazi eta dilistak hozten utzi.

Entsalada muntatzen hasi

Dilistak ontzi sakon batean jarri. Tipula morea zuritu, xehe-xehe egin eta dilistei erantsi. Perrexilari hostoak kendu, hauek xehatu eta ontzira gehitu. Mendafina xehatu eta gainerakoarekin batu. Sesamo haziak zartaginean txigortu eta gainerakoarekin batu. Limoiari zukua atera eta nahaskiaren gainetik bota. Gelditzen diren osagaiak gehitu, feta gazta eta olibak izan ezik: oregano lehorra, ezkai lehorra, pipermin hautsa, gatza eta oliba olioa. Osagai guztiak ongi integratzen diren arte nahasi. Ontzia plastiko filmarekin tapatu eta hozkailuan gorde.

Labea 180 °C-tan berotzen jarri goitik eta behetik

Pita ogiak laurdenetan moztu eta laurden bakoitza ekilore olioarekin margotu. Gainetik limoi baten azalaren birrindura bota eta gatz ezkatez ondu. Labeko erretilu baten gainaldea paper sulfatatuarekin tapatu eta pita ogi zatiak bertan zabaldu, ondu dugun aldea gora begira jarriz. 10-12 minutuz laberatu, ongi txigortzen diren arte. Egiten direnean atera eta epeltzen utzi. 

Dilista tabulea banako plateretan banatu

Errazio bakoitzaren gainean oliba beltzak eta feta gazta mamurtua zabaldu eta bakoitzari 2 pita ogi zati jarri aldamenean, eta sobratzen diren pita ogi zatiak mahaiaren erdian utzi.