Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Errenteriako Gaztelu Ostatua, aste honetako 'Txoriene'n

EITB

Errenteriako Gaztelu Ostatuko Haritz Ertzibengoa sukaldariak bere jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko ditu 'Txoriene'n.

Errenteriako Gaztelu Ostatua jatetxeko Haritz Ertzibengoa sukaldaria izango dugu aste honetan "Txoriene" saioan. Oarsoaldeko gastronomia eta Kataluniakoa landuko ditu sukaldariak, lurralde bakoitzeko produktu eta teknikak gurekin konpartituz.

Gaztelu Ostatua Errenteriako alde zaharrean dago. Historia luzea duen eraikina da Gaztelu Ostatukoa, jatetxea izan aurretik ukuilua, harategia eta taberna izan baita lokal hau. Ertzibengoa Gaztelumendi familiak 1988an eskuratu zuen, eta Gaztelumendi abizenetik dator jatetxearen izena.

Haritz Ertzibengoa eskarmentu handiko sukaldaria da, Arzakekin praktikak eginikoa eta Katalunian 6 urtez sukaldari moduan lanean egondakoa. Urte horietan ikasitakoa bere sukaldaritzaren bitartez konpartitzen saiatzen da egiten duen plater bakoitzean. Saioan prestatuko dituen plateren artean, hegaluze milorria piperradarekin, basmati arroza barazkiekin eta krema katalana egongo dira.

Hori guztia, astelehenetik ostiralera, 13:30etik aurrera, ETB1en.