Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Etxarri Aranazko Borda jatetxea, 'Txoriene'n

B.F

EiTB

Borda jatetxeko sukaldariak, Carlos Mañeruk, Bordan dastatu daitezkeen plateren errezetak prestatu ditu, hala nola odolkia azalore kremarekin edo erreboiloa tomate errearen olioarekin.

'Txoriene' saioko ataletan, Etxarri Aranazko Borda jatetxea izan dugu gonbidatu. Bertako sukaldariak, Carlos Mañeruk, Bordan dastatu daitezkeen plateren errezetak prestatu ditu astean zehar.

Borda jatetxea Etxarri Aranatzen dago, Arluzpe kaleko 11. zenbakian. Sakanaren bihotzean, Urbasa-Andia eta Aralar mendien artean dagoen jatetxe familiarrak paraje ikusgarri batean sukaldaritza tradizionalaz gozatzeko aukera ematen du.

Jatetxeak egunero eskaintzen duen karta oparoaz gain, ezkontza eta ekitaldi bereziak prestatzeko egokituta ditu bere instalazioak. Borda leku aproposa da ospakizun, dantzaldi edota enpresa otorduaz gozatzeko.

Carlos Mañeruk prestatu dituen plateren artean, honakoak daude: odolkia azalore kremarekin, whiski tarta, txipiroi marmitakoa eta erreboiloa tomate errearen olioarekin eta alberjinia kremarekin.