cerrar buscador
image/svg+xml Reyes Prados Saio Osoa Bideoak Bideoak ETB2ko "Euskadi Directo" saioko telebista aurkezle gisa egin zen ezagun Sevillan jaiotako kazetaria. Baina euskara ikasteko erakutsi duen gogoari eta gaitasunari esker sartu da askoren bihotzetan; beste askorentzat eredu bihurtuz eta euskara zaila dela dioen mitoa zapuztuz. Sevillista sutsua dela argi utzi digu "Zuek hor!!" saioan (Betis-i buruz ez hitzik ere egin!) eta Camelaren "Sueño contigo" abestiarekin La Jaiok egindako bertsioa abesten ere ausartu da!
image/svg+xml Jose Mari Olasagasti Saio Osoa Bideoak Bideoak Jose Mari Olasagasti kirolari handia ere ausartu zaigu "Zuek hor!!"-eko sofa zurian eseritzen. Aitzol Atutxarekin duen erronkari buruz galdetu dio Ibon Gaztañazpik eta nahikoa barre egin du saioko pertsonaiekin. Bere anaia bikia ezagutu du, Goraneren galderak erantzun ditu eta La Jaioren udazkeneko rankinean parte hartzen ere ausartu da; hori bai, abestu ordez, koreografiarekin lagundu dio.
image/svg+xml Joseba Agirretxea Saio Osoa Bideoak Bideoak EAJ alderditik Madrilgo Kongresurako hautagaia da Joseba Agirretxea. Filologoa ikasketaz, EiTBn hasi zuen ibilbide profesionala kazetari gisa. Ondoren, komunikazio arduradun, zinegotzi eta diputatu lanetan aritu izan da.'Zuek hor!!' saioan bere alderik gertukoena erakutsi du La Jaiorekin abestuz, Gabilondorekin jolasean edota Olasagastirekin aizkora nola hartu ikasten.
image/svg+xml Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe Saio Osoa Bideoak Bideoak Elkarrekin lan ugari egindakoak dira Mikel Urdangarin musikaria eta Kirmen Uribe poeta.Euskal literatura eta musika uztartu izan dituzte 'Jainko txiki eta jostalari hura' edota 'Zaharregia, txikiegia agian' lanetan.Gaur egun bakoitza bere aldetik dabil, baina berriz elkartu ditu "Zuek hor!!" saioak; etaumorea, grazia eta pazientzia atera behar izan dituzte pertsonaien galdera xelebreeierantzuteko.
image/svg+xml Denis Itxaso Saio Osoa Bideoak Bideoak Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuaere ausartu da 'Zuek hor!!' umore saioan parte hartzera. Gustura ibili da PSE-EEko kidea marrazain izan zeneko garaiak gogoratzen edota La Jaiorekin abesten. Kargu politikoa izanagatik ere, umorea ez delagaldu behar argi utzi du Itxasok.
image/svg+xml Kike Amonarriz Saio Osoa Bideoak Bideoak . Euskal filologian lizentziatua, soziolinguista eta telebistako aurkezlea da Kike Amonarriz. Txiste kontalari hasi eta euskararen inguruan aritu izan da lanean urteetan.Azken aldian, "Mihiluze" eta "Tribuaren Berbak" saio arrakastatsuak aurkeztu ditu, baina aurretik beste hainbatetan aritu zen, hala nola, "Txiskola" eta "Hitz eta Pitz"-en. Gaur egun, "Burubero" lehiaketa aurkezten du astelehenetik ostiralera.
image/svg+xml Onintza Enbeita Saio Osoa Bideoak Bideoak Barre algaraka ibili zaigu Onintza Enbeita diputatu eta bertsolaria "Zuek hor!!"-en! "La más grande" dela abestu dio Maddalen Arzallusek arrazoi guztiz, sekulako martxa jarri baitu platoan. Bertsotan hasi du saioa muxikarrak, eta La Jaiorekin Rafaella Carraren bertsioa abesten amaitu du, tartean Patxi Zabaletarekin nahikoa barre egin eta Ibon Gaztañazpirekin errimatan aritu ondoren.
image/svg+xml Alex Sardui Saio Osoa Bideoak Bideoak Gatibu taldeko kantaria, telebistako hainbat saiotako aurkezlea... Gizon polifazetikoa da Alex Sardui. 'Zuek hor!!' saioan ere kolaboratu izan du orain baino lehen, Paulinorekin abestienbertsioak egiten. Bere martxa eta saltsa erakutsi ditu oraingoan ere,elkarrizketatu gisa.
image/svg+xml Idoia Etxeberria eta Aitzol Atutxa Saio Osoa Bideoak Bideoak Herri kirolen munduan murgildu gara Idoia Etxeberria harri-jasotzailearekin eta Aitzol Atutxa egungo Euskal Herriko aizkolari txapeldunarekin. Dimako Aitzol Atutxak, hiru urtez jarraian Bizkaiko aizkolari txapelduna izan ostean, iaz lortu zuen Euskal Herriko txapela janztea. Idoia Etxeberria, aldiz, errekorrak hausten ari den harri-jasotzailea da. 150 kiloko harria
image/svg+xml Jokin Altuna eta Xabier Euzkitze Saio Osoa Bideoak Bideoak Pilota munduaz hizketan aritu gara Jokin Altunapilotariarekin eta Xabier Euzkitze esatariarekin.19 urteko pilotari amezketarra da Altuna III.a. Etorkizunean txapeldun handia izango dela esaten dute adituek. Xabier Euzkitzek, ostera, urteak daramatza pilotapartidak Euskal Telebistan kontatzen. Pilotaren sekretuak jakiteaz gainera, jolasean ere jarri genituen platoan!
image/svg+xml Julen Telleria Saio Osoa Bideoak Bideoak Julen Telleria Tolosako saltseroa izan dugu gonbidatu'Zuek hor!!'en! Gaztea Irratiko "Akabo Bakea" saioan hasi zen eta orain "Gu ta Gutarrak" aurkezten ere aritzen zaigu.Horrez gainera, perkusionista ere bada eta Tolosaldeko txaranga eta taldeetan ere aritu izan da. "Zuek hor!!"en bere anaia Anttonen bixita ere izan du!
image/svg+xml Loreto Mauleon eta Ander Azurmendi Saio Osoa Bideoak Bideoak 'Aitaren Etxea' telesaileko protagonista gazteakdira Loreto eta Ander. Romeo eta Julieta bezala,eurak ere behar ez den pertsonarekin maitemindudira fikzioan. ETB1eko proiektu berrian lan egitennolako esperientzia izan duten kontatzera etorridira gurera. Sekretu guztiak kontatu behar izan dituzte, baita muxu ematean usain txarrik ez izateko zer egitenduten ere!!
image/svg+xml Jon Plazaola Saio Osoa Bideoak Bideoak Etxekoa da 'Zuek hor!!'eko lantaldearentzat Jon Plazaola aktorea. Aurkezle lanak utzi eta Sevillara joan zen iaz, 'Allí abajo' telesaileko protagonistaren lanak egiteko, eta sekulako arrakasta lortu du 'allí abajon' eta 'aquí arriban'. Etxera itzulita berriz, La Jaioren ligatu nahiak ekiditen nahikoa lan izan du, baita bere analisiei buruzko azalpenak ematen ere!
image/svg+xml Oscar Terol eta Gorka Aginagalde Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak 'Allí Abajo' telesail arrakastatsuko bi aktore handi eseriko dira sofa laranjan. 'Vaya Semanita' eta 'Al Rescate' saioetan arrakasta lortu ostean, 'Allí Abajo' telesaileko sortzaile eta gidoilarietako bat da Oscar Terol, kuadrilla osatzen duen aktoreetako bat izateaz gain.Gorka Aginagalde, berriz, aktore ibilbidea gehienbat zineman eta antzerkian egin du. Gaur egun, Terol, Galartza eta Plazaolarekin batera, euskal kuadrillako kide da telesail ospetsuan.
image/svg+xml Matxalen Ziarsolo eta Oihana Kortazar Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Matxalen Ziarsolo Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldeko kapitaina da. Bera Bera taldearekin hirugarren liga jarraian irabazi berri du. Azken urteotan 11 titulu irabazi ditu talde donostiarrak, eta Matxalen Ziarsolo da titulu guztiak irabazi dituen jokalari bakarra.Oihana Kortazar mundu mailako mendi korrikalaria da. 25 urterekin hasi zen kirol hau praktikatzen, eta karrera bertikaletako munduko txapelduna da jada, eta bigarren geratu zen munduko txapelketa konbinatuan.
image/svg+xml Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Zuhaitz Gurrutxaga Realean aritutako futbolari ohi elgoibartarra da. Futbola utzi zuenetik, bakarrizketetan eta musikan murgilduta ibili da. Gaur egun, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko aurkezlea da Pagadirekin batera.Mikel Pagadi villabonarra da. ETB1eko 'Wazemank' umore saioan egin zen ezagun, eta ordutik hainbat saiotan aritu izan da aurkezle eta aktore lanetan. Antzerkian ere egin du lan, eta egun Potologuak bakarrizketa formatuko antzezlanarekin dihardu. 'Herri Txiki Infernu Handi' saioko aurkezleak ditugu Zuhaitz eta Mikel.Zuhaitz Gurrutxaga Realean aritutako futbolariohi elgoibartarra da. Futbola utzi zuenetik, bakarrizketetan eta musikan murgilduta ibili da. Mikel Pagadi villabonarra da. ETB1eko'Wazemank' umore saioan egin zen ezagun, eta ordutik hainbat saiotan aritu izan da bai aktore lanetan, baita aurkezle lanetan ere.
image/svg+xml Xabi Solano eta Anjel Larrañaga Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Xabier Solano Esne Beltza taldeko trikitilari eta abeslari hernaniarra Etzakit taldearekin egin zen ezagun. Fermin Muguruzarekin eta The Solanos taldean aritu ostean. Esne Beltzarekin dabil 2007az geroztik. Anjel Larrañaga Kupela taldeko pandero-jotzailea da. 30 urte baino gehiago kamioi-gidari izan ostean, Epelde eta Larrañaga bikote gisa hasi zen erromeriak alaitzen. Azken urteotan, Kupela taldearekin dabil herriz herri, festaz festa.
image/svg+xml Nagore Osoro eta Jose Luis Korta Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Jose Luis Korta oriotarra arraunlari ohia, patroia eta Kaiku arraun taldeko entrenatzailea da. Gainera, azken urte hauetan ETB2ko 'El Conquistador del Fin del Mundo' abentura saioan ikusi dugu, talderen bateko kapitain gisa.Nagore Osoro 20 urteko ondarroarra da. 10 urte zituela hasi zen Ondarroako arraun taldean patroi lanetan, eta bertan lau urte egin ostean, sei urte daramatza Zumaiako Telmo Deun ontzia gidatzen.Julian Iantzi izan da elkarrizketatzailea.
image/svg+xml Xabier Saldias eta Maria Amolategi Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Ilaski Serrano aurkezlea aritu da Xabier Saldias kantari beteranoa eta Maria Amolategi kantari eta aurkezleari galderak egiten.Xabier Saldias abeslari azpeitiarra da. 70eko hamarkadan Egan taldea sortu zuen, eta Euskal Herrian plazaz plaza aritu da ordutik erromeriak alaituz.Maria Amolategi 28 urte dituen abeslari ordiziarra da. 'La Voz' saioan egin zen ezagun, Sugan taldeko abeslari ere izan da, eta orain Matilda talde berriarekin dihardu.
image/svg+xml Mikel Astarloza eta Estitxu Almandoz Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Mikel Astarloza pasaitarra da. 13 urtez txirrindulari profesionala izan ostean, erretiroa hartu zuen 2013an, 33 urte zituela. 2009ko Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen. Estitxu Almandoz lesakarra, aldiz, harri-jasotzailea da. Txinga-probetan eta sokatiran aritzen bada ere, harria jasotzea da bere pasioa. Iaz bigarren geratu zen Euskal Herriko emakumezkoen harri-jasotzaile txapelketan.
image/svg+xml Joseina Etxeberria eta Aitor Mazo Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Joseina Etxeberria ataundarra da jaiotzez, baina urte asko daramatza Donostian bizitzen. Gaztea irratiaren sorreratik bertan dihardu esatari lanetan, eta, gaur egun, 'dida!' irratsaioko aurkezlea da.Aitor Mazo aktore bilbotarra zen. Estatu mailan telesail ugaritan aritu izan zen lanean, baita 'Ocho apellidos vascos' edota 'Airbag' filmetan ere. Gainera, 'La máquina de pintar nubes' eta 'Bypass' filmetan zuzendari lanak ere egin zituen.
image/svg+xml Itziar Atienza eta Manu Maritxalar Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Itziar Atienza Madrilen jaio zen, baina galdakoztarra da. Zuzenbidean lizentziatu zen, eta abokatu lanetan urte batzuk igaro ondoren, aktore izateko hautua egin zuen. Ordutik, 'Vaya Semanita', 'Irrikitown' eta 'Bi eta Bat' telebista saioetan ikusi dugu, baita 'Bypass' eta 'Txarriboda'filmetan ere. Manu Maritxalar oreretarra 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko kapitaina da azken urteotan. Arraunlari eta boxeolari ohia, 'Boxeo Izarrak' saioko aurkezlea da gaur egun, Pedro Mari Goikoetxearekin batera. Itziar Atienza Madrilen jaio zen, baina galdakoztarra da. Zuzenbidean lizentziatu zen, eta abokatu lanetan urte batzuk igaro ondoren, aktore izateko hautua egin zuen. Ordutik, 'Vaya Semanita', 'Irrikitown' eta 'Bi eta Bat' telebista saioetan ikusi dugu, baita 'Bypass' eta 'Txarriboda'filmetan ere. Manu Maritxalar oreretarra 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko kapitaina da azken urteotan. Arraunlari eta boxeolari ohia, 'Boxeo Izarrak' saioko aurkezlea da gaur egun, Pedro Mari Goikoetxearekin batera.
image/svg+xml Andoni Aizpuru eta Josu Iztueta Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Andoni Aizpuru ETBko eguraldi aurkezlea da. Ikasketaz irakaslea bada ere, Euskal Telebistan hasi zen eguraldiaren berri ematen. Ordutik, eguraldi kontuez gain, besteak beste, 'Bertatik Bertara' eta 'Bi errepidean' saioak gidatu ditu.Josu Iztueta bidaiari tolosarra da. 1981. urtean egin zuen bere lehen bidaia 'Nairobitarra' famatuarekin, eta ordutik munduko txoko ugari ezagutu ditu. Autobus bat bizileku mugikor bihurtu, eta bidaia bereziak antolatzen dihardu ordutik.
image/svg+xml Iro Landaluze eta Iñaki Osa Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra da. 18 urtez Miamiko Jai Alai frontoian aritu ostean, etxera itzuli berri da. 14 aldiz izan da munduko txapeldun, eta zesta-puntako jokalaririk onena da, adituen arabera.Iro Landaluze Abadiñon jaio zen. 18 urte zituela hasi zen garraiolari lanetan, eta horixe du ogibide, baina perretxikotan aditua da. ETB1eko 'Udazken Loreak' saioa aurkeztu zuen. Perretxikoak biltzeaz gain, perretxikoek irteteko behar dituzten baldintzak aztertu ditu azken urteotan.
image/svg+xml Barbara Goenaga eta Reyes Prados Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Barbara Goenaga aktore donostiarra txiki txikitatik da ezaguna, hiruzpalau urterekin hasi baitzen ETBko saio eta telesailetan parte hartzen. Azken urteetan Sin Retorno eta Izarren argia filmetan hartu du parte.Reyes Prados, berriz, Sevillakoa da baina Bizkaian bizi da azken urteetan. ETBn 'Euskadi Directo' saioa aurkezten ezagutu genuen. Euskara urte batean hitz egiteko moduan ikasi ondoren, euskarazko hainbat saiotan ikusi dugu lanean.
image/svg+xml Iñake Irastorza eta Mireia Gabilondo Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Iñake Irastorza Orion jaio zen, baina Donostian bizi da. Urte asko daramatza antzerki munduan, telebistan eta zineman lanean. Telebistan, 'Kontuz, atsuak!' saioko 'MaiKarmen' da, eta Arregitarrak familiako 'Elo' gorpuztu zuen.Mireia Gabilondo bergararra da jaiotzez, baina Donostian bizi da bera ere. Aktore lanaz gain, antzerkian eta zineman zuzendari lanak ere egiten ditu. 'Amaren eskuak' filma zuzendu berri du, eta 'La Calma Mágica' antzezlanean aktore lanetan dabil.
image/svg+xml Jon Maia eta Jon Maya Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Izen ia bera duten bi artista izan dira saio honetan; bata, bertsolaria, bestea, dantzaria.Jon Maia bertsolaria Urretxun jaio zen baina zumaiarra da. 11 urterekin hasi zen Zumaiako bertso-eskolan, eta, beste hainbat esparrutan aritu bada ere, bertsolaritza munduan erabat murgilduta dabil ordutik. Jon Maya dantzaria Errenteriakoa da. Ikasketaz kazetaria bada ere, Kukai dantza konpainiako partaide eta zuzendaria da. Bertan, euskal dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen dituzte.
image/svg+xml Anabel Arraiza eta Pello Reparaz Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Musika izan du ardatz programa honek. Pello Reparaz arbizuarrak Vendetta taldean tronboia jo, eta abestu egiten du. '13 balas' laugarren diskoa kaleratu berri du talde nafarrak. Anabel Arraiza 'Goenkale'n ezagutu genuen. 8 urtez bertan aritu ostean, Triki Ta Ke taldeko abeslaria izan zen. Azken boladan, Pirritx eta Porrotxekin aritu da 'MariKalanbre' pertsonaiarekin, eta, orain, 'Ane pirata' da.
image/svg+xml Itziar Ituño eta Iñigo Segurola Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Loreak izan dituzte hizpide saio honetan. Itziar Ituño aktorea Goya sarietarako izendatu zuten 'Loreak' film arrakastatsuaren protagonistetako bat da. Iñigo Segurola, berriz, lorategi-paisajista da, eta urte asko darama "Decogarden" saioan loreen inguruko informazioa eta aholkuak ematen
image/svg+xml Axi Muniain eta Nerea Amilibia Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Mendia eta itsasoa elkartu dituzte programa honetan.Nerea Amilibia Aiakoa da eta mendi lasterketetan ehundik gora txapel irabazitakoa da dagoeneko! .Axi Muniain, berriz, olatu erraldoien atzetik aritzen den surflari zarauztarra da.Billabong XXL olatuen sarietarako izendatu dute birritan.
image/svg+xml Ainhoa Aierbe eta Aitor Gorosabel Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Musika oso modu ezberdinean bizi duten bi artista.Aitor Gorosabel eibartarra, Su Ta Gar taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea, euskal heavyaren aitzindaria dela esan genezake.Ainhoa Aierbe, berriz, telebistan eta agertokietan eskarmentu handia duen aktore eta abeslaria dugu.
image/svg+xml Artola eta Muniategiandikoetxea Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Eskuak erabiltzeko bi modu ezberdin dituzte Iñaki Artolak eta Manu Muniategiandikoetxeak.Iñaki Artola, pilotari gaztea da. 21 urte ditu eta dagoeneko bigarren mailako lau eta erdikoa irabazi du.Manuk, aldiz, urteak daramatza margolari lanetan. Arte Ederrak ikasi zuen eta hainbat sari lortu ditu bere lanekin.
image/svg+xml Gari eta Zuriñe Saio Osoa Bideoak Bideoak Argazkiak Garik 25 urtetik gora daramatza musikaren munduan, Hertzainak taldeko abeslari gisa hasieran eta bakarka ondoren. Zuriñe Hidalgo, berriz, gaztea da, baina moda modan dago oraintxe. Hesian taldearekin duen arrakastaz aparte, aurkezle gisa ere badabil "Sorgintxulo" saioan.