Itxi

Bake prozesua

Bake-prozesua

ETAren amaiera lortzeko 'diskrezioz' ari da lanean Eusko Jaurlaritza

Erredakzioa

Armak entregatu arte ETArekin ez duela hitz egingo esan du Espainiako Gobernuak. Segurtasun sailburuak ez du jarrera hori ulertzen, "ezin ziolako errealitateari bizkarra eman".

  • Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Argazkia: EFE

    Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritza "diskrezioz" ari da lan egiten ETAren amaiera lortzeko, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak aitortu duenez. Sailburuak azpimarratu duenez, "EAJ Gobernuan izan denean, bakearen alde lan egin du beti".

Halaber, duela urtebete eta erdi ETAk su-etena iragarri zuenetik, Euskadiko "garai berriagatik" Ertzaintzan aldaketak egingo dituztela aurreratu du.

Beltran de Herediak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza egiten ari den negoziazio hori "beharrezkoa da, aurrerapausoak eman behar direlako". "ETAk armak entregatu arte, Espainiako Gobernuak ez du ETArekin hitz egin nahi, baina gu ez gaude horrekin ados, ez diogulako errealitateari bizkarra eman". "Egin ahal dugun guztia egingo dugu", hitzeman du sailburuak.

Segurtasun Indarrak kanporatzea

Beltran de Heredia Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariarekin bildu da aste honetan, Segurtasun Indarrak kanporatzeko aukeraren inguruan hitz egiteko. Sailburuak azpimarratu duenez, "Europako gainerako herrialdeekin alderatuta, Euskal Herrian polizia-agente kopuru handiagoa dugu; ondorioz, gure asmoa da baliabideak zuzen banatzea eta herritarrari zerbitzu eraginkorra eskaintzea".

Bestalde, sailburuak iragarri duenez, 2016ra begira Ertzaintzarako plan estrategikoa ari da prestatzen, "krimenaren globalizazioari aurre egiteko". "Herritarrengandik gertu dagoen Polizia sortu nahi dugu", nabarmendu du sailburuak.