Mundua
Lurrikara Haitin
Erreskate taldeek kaltetutako gunearen % 60 arakatu dute
Erredakzioa
NBEren segurtasun kontseilua astelehenean bilduko da lurrikarak sortutako krisia eat egoera aztertzeko xedez. Erreskate taldeek 70 lagun onik ateratzea lortu dute.
Haitin izandako lurrikararen ondorioz kaltetutako guneen % 60 arakatu dute jada erreskate taldeek eta hondakinen artetik 70 lagun bizirik ateratzea lortu dute.
"Lurrikara baten ostean bizirik ateartzen den lagun kopuru hori errekorra da gaur egun", adierazi du Elizabeth Byrs NBEaren gizaldeko bulegoko bozeramaileak. "Ez dugu galdu bizirik dauden pertsona gehiago aurkitzeko itxaropena ".
Ban Ki Moon Nevaren idazkari orokorra gaur helduko da Haitira Gobernuak gizaldeko laguntza nola banatzen duen gainbegiratzeko.
Azken orduetan herrialdea ere bisitatu duena AEBetako idazkaria Hillary Clinton da, haitiarrekiko bere gobernuaren eta herrialdearen konpromisoa adierazi duena.
12 tona osasun material
Gobernuaren presidenteordea den Maria Teresa Fernandez de la Vega eta Nazioarteko Lankidetzaren Estatuko idazkaria den Soraya Rodriguez Haitira eraman dituen hegazkinak 12 tona osasun material ere garraiatu ditu, bertako biztanleria laguntzeko.
Hegazkinak daraman materialaren artean, obstetrizia sortak, traumatologia, pediatria, garbitasun eta edateko ur bihurtzeko pilulak aurki ditzazkegu.
100.000 lagun eta itsasontzi ugari
Haitiren lurrikarak sortutako kaltetuei laguntza eskaintzeko mobilizatu egin da AEBetako Marina.
"Herrialdean beharrezkoa den beste denbora egoteko prest gaude", adierazi du Itsas Operazioen nagusiak.
Arpilatzeek jarraitzen dute
Haitiko hiriburuan oraindik arpilatzeek jarraitzen dute, lurrikara igaro eta lau egun geroago. Hala ere, biolentziarik gabekoak dira.
Bitartean, gurutze garrantzitsuenetan zabaltze txiki bati eutsi dio Polizia haitiarrak.
NBEko Segurtasun Kontseilua astelehenean bilduko da, lurrikarak eragindako krisia aztertzeko asmoz.
"Hondamendi historikoa"
Puerto Principe Haitiko hiriburua astindu duen lurrikara "hondamendi historikoa" eta "NBEk inoiz aurre egin dion egoerarik larriena" da, Elisabeth Byrs OCHAren (ONU) bozeramaileak zabaldu duenez.
Halaber, Byrsen esanetan, "inoiz ez diogu aurre egin behar izan antzeko egoera bati. Bururik eta gobernu-egiturarik gabeko herrialde bat topatu dugu", eta horrek zeharo zaildu ditu erreskate eta laguntza lanak.
Bozeramaileak azaldu duenez, ezta Sumatra Indonesiako irla astindu zuen "tsunamia" gertatu zenean ere (300.000 hildako baino gehiago eragin zituen 2004. urtean, abenduan) egoera ez zen horren