Itxi

Mundua

Lurrikara

Espainiak EBren laguntza misio bat antolatuko du Haitin

Erredakzioa

NBEko idazkari naguziak misio berezia aurrera eramatea eskatu dio Fernandez de la Vegari. Hondamendak 200.000 lagun hil eta beste 600.000 kaltetu ditu.

Espainiak Ebko laguntza misio berezi bat bidaliko du Haitira Port-au-Princeko berreraikitze lanetan laguntzeko.

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez, Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak Europaren babes hori eskatu dio.

De la Vegak Espainiak egindako laguntza neurri batzuk ezagutzera eman ditu: haien artean, nahitaezko zerbitzu publikoen proiektuak finantzatzeko 5 milioi euro bidaliko ditu. Larrialdietako berehalako gastuetan erabiltzeko beste hiru milioi bidali zituen Espainiak Haitira eta beste hiru botikak eta osasun materialetan erabiltzeko.

Presidenteordeak ziurtatu duenez, Espainiak eta Ebk "ez dute huts egingo" Haitiri laguntzen.

Ustez, hondamendak 200.000 lagun hil egin dira eta beste 600.000 kaltetu ditu.