Itxi

albisteak

Ekitaldia

Bilbo, Gasteiz, Iruña eta Donibane Lohizune, Donostia 2016rekin

Agentziak | Erredakzioa

Hiri hauetako alkateak Donostiako alkatearekin bildu dira, Gipuzkoako hiriburuko Udalak Aste Nagusian eskaintzen duen otorduan.

1:28

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Joseba Asiron Iruñeako alkatea eta Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko alkatea, Donostiako Udaletxean egon dira Gipuzkoako hiriburuak Aste Nagusian eskaintzen duen ohiko otorduan. Eneko Goia Donostiako alkateak hartu ditu, eta guztiek Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuari babesa eskaini diote.

Otorduan, beste ordezkari batzuk ere egon dira: PPko Miren Albistur, EH Bilduko Amaia Almiral, PSEko Eneko Gasco eta EAJko Martin Ibabe. Ez da Irabaziko ordezkaririk egon. "Otordu honek beharrezkoa ez den gastu bat eragiten du, eta Goiari ekitaldi honen kostua zenbateakoa den galdetuko diogu", adierazi du Amaia Martin Irabaziko bozeramaileak.

Goiak Bilboko, Gasteizko, Donibane Lohizuneko eta Iruñeako alkateei eskerrak eman dizkie gonbidapena onartzeagatik eta Donostiara "festaz gozatzera" joateagatik.

"Batera lan egin" eta "errespetuz" elkarlana bultzatu

"Donostia 2016k babes handia jaso du hiri hauetako alkateen babesarekin eta elkarlanean aritzeko prest daudela da garrantzitsuena", adierazi du Donostiako alkateak.

Aburto prest agertu da "Donostia 2016k behar duen edozertan laguntzeko" eta Euskal Herriko hiriburuen arteko elkarlana bultzatzearen alde azaldu da.

"Euskal Herriko hiruburuak ez dute euren artean lehiatu behar. Elkarlana bultzatzen eta ahal den guztian laguntzen saiatu behar gara. Gasteiz, Donostia 2016ri laguntzeko prest dago", esan du Urtaranek.

Jaiak, "oso ondo"

Donostiako Aste Nagusia nola doan galdetu diote Goia alkateari eta honek, "jendearen parte hartzea" eta jaien erdialdera arte "dena oso ondo" joan dela esan du.