Politika
Udal-hauteskundeak
EA eta Batasunaren akordioak "ez du ibilbiderik", Olanoren ustez
Erredakzioa
Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ustez "ametsezkoa" da frente soberanista bat sortzea EAJ barik. Olanoren arabera, alderdi nazionalistek ez dira elkarlanean arituko ETAk indarkeria utzi arte.
Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ustez, 2011. urteko hurrengo udal eta foru hauteskundeetan EAk eta ezker abertzaleak izan dezaketen akordioak "ez du ibilbiderik" eta alderdi nazionalista batzuk "baztertu" nahi izatea kritikatu du.
Bilbon egin duten Forum Europa-Tribuna Euskadiko gosarian, Olanok EAJ gabe frente soberanista bat sortzea "ametsezkoa" dela adierazi du, EAJ Euskadiko alderdirik bozkatuena baita.
Gipuzkoako ahaldun nagusia indar nazionalisten arteko elkarlanaren alde agertu da, baina ETAk indarkeri utziko duela iragarri arte hori ez dela gertatuko azpimarratu du. Olanok nazionalismoa "ahuldu" izana egotzi dio ETAri.
"Herrialde proiektu handi" bat
Markel Olanok EAJk "herrialde proiektu handi" bat burutzeko asmoa erakutsi du, PSE-EEk eta PPk sortutako "frentea desegiteko".
Olanok azaldu duenez, bakearen lorpena, euskal herritarren identitatea indartzea, Euskadiren internazionalizazioa eta ekomiaren sustapena dira "proiektu handi" horren oinarriak.
Hurrengo hauteskundeetan EAJren ahaldun nagusi gisa berriz aurkeztea ez du ukatu Markel Olanok.