Itxi

Politika

Ministro europarren batzarra

Garmendiak "erabakiak hartzeko gidaliburua sortzea" proposatu du

Erredakzioa

Zientzia eta Berrikuntza ministroaren arabera, horrela Europako azpiegitura handien maparen garapena aurrera eramateko gai izango gara, neutroien banaketaren iturria, adibidez.

Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroak "erabakiak hartzeko gidaliburu bat" sortzeko beharra azpimarratu du, Europako azpiegitura zientifikoen maparen garapena aurrera eramateko gai izateko, neutroien banaketaren iturria, adibidez.

Garmendiaren ustez, "herrialdeen artean aldeaniztun eskema bat badago, baina erabakiak hartzeko gidaliburua falta da. Horretan lan egitea beharrezkoa da". Ministroaren arabera, "funtsezkoa" da zientziaren lehiakortasunerako eta Europako ekonomientzako.

Datorren astearterarte iraungo duen Ministro Europarren Batzarrean, Donostian, krisi ekonomiko eta testuinguru "aldakorraren" garaian, "zientzia eta berrikuntzaren politika koordinatuagoa izan behar" dela adierazi du Garmendiak.

Bileran "pentsio, gizarte segurantza eta prestakuntza gaietan informazioa araupetzeko beharra", azpimarratu du ministroak, "ikerlariek informazioa izan dezaten". Kolektibo horrentzako giza prestakuntzak garatzen saiatuko dira ere.