Politika
Polizia-operazioaren ostean
Rubalcaba Portugalgo Barne ministroarekin bilduko da, ETA hizpide
Erredakzioa
Portugalgo Barne Ministerioak azaldu duenez, "balantze bat egitea eta etorkizuna aztertzea" da helburua, izan ere, Portugalgo Polizia-operazioaren ondoren ugariak izan dira atxiloketak.
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa Rui Pereiro Portugalgo Barne ministroarekin bilduko da gaur 16:00etatik aurrera bi estatuen arteko lankidetzaz hitz egiteko, Portugalgo Barne Ministerioak jakitera eman duenez.
Bileraren helburua "bi gobernuen arteko lankidetzaren balantzea egitea eta etorkizuneko ekintzak aztertzea" izango da, Ministerio portugaldarrak azaldu duenez.
Rubalcaba Pereirarekin bilduko da Lisboatik 20 kilometro ingurura dagoen Oeiras herrian, 16:00etatik aurrera.
Aipatu iturriek baieztatu dute ETAren kontrako borroka izango dutela hizpide, izan ere, otsailaren 5ean Portugalgo segurtasun indarrek ETAko bi ustezko kide atxilotu zituzten eta 1.000 kilo lehergai atzeman Obidosen (Lisboatik 150 kilometrora).