Gizartea
Komunikatua
Velezen antzeko kasuen "jarraipen hobea" eskatu du Lasarte-Oriak
Erredakzioa
Joan den ostiralean gaixotasun psikiatrikoak dituen gizon batek ustez bere ama (48 urtekoa) hil eta gero, Udalak "hilketa zitala" gaitzetsi du.
Isabel Velez bezalako kasuen jarraipen hobea egiteko protokoloak garatzea eskatu die Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Udalak Foru Aldundiari eta udalei. Joan den ostiralean gaixotasun psikiatrikoak dituen bere semeak ustez erail zuen ama (48 urtekoa).
Udaleko talde guztiek aparteko osoko bilkura egin dute gaur Udalean, Hamaikabat izan ezik; horren ostean, gaitzespen testua argitaratu dute.
Joan de ostiralean gertatu zen ezbeharra 14:00ak aldera, ustez bere semeak hil egin zuen kalean labankadaz.
Osasun zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin emakumeagatik.
Ikerketako iturrien arabera, ustezko parrizida ez zen inoiz atxilotua izan, baina epailearen aginduz familiatik aldendu zuten eta Aldundiko aterpe batean egon zen adin nagusia lortu baino lehen.
Lasarte-Oriako Udalaren arabera, "sistemak" huts egin du eta "erakundeek ez dituzte tragedia hau saihesteko baliabideak eta neurriak ipini"; dena den, "gaixotasun psikiatrikoak dituztenekin lan egitea oso zaila" dela argitu dute.
Ehundaka lagun bildu dira isilean eta lelo barik gaurko elkarretaratzean.