Itxi

Politika

Normandian (Frantzia)

ETAren ustezko burua atxilotu dute, beste bi kiderekin batera

Erredakzioa

Ibon Gogeaskoetxea da ustezko burua. Halaber, Beñat Aginagalde, Isaias Carrascoren eta Inaxio Uriaren ustezko hiltzailea; eta oraindik identifikatu ez duten beste pertsona bat ere atzeman dituzte.

Ibon Gogeaskotexea ETAren ustezko burua atxilotu egin dute Cahan herrian (Normandia, Frantzia) Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak elkarlanean burututako operazio batean. Harekin batera Beñat Aginalgalde eta oraindik identifikatu ez duten beste pertsona bat ere atzeman dituzte.

Guardia Zibila hirugarren atxilotua nor den ikertzen ari da, dagoeneko "guztiz" baztertu baitute Gregorio Jimenez Morales dela, hasieran ziurtatu bezala. ETAn denbora asko zeraman militante bat dela baino ez dakite oraindik.

Barne Ministerioak zabaldu duenez, Ibon Gogeaskoetxea 2009ko apirilean heldu zen ETAko buruzagitzara, hots, Jurdan Martitegi atxilotu eta gero.

Polizia operazioa Guardia Zibilak eta Polizia frantziarrak elkarren artean egin duten etengabeko zaintzaren ondorio da; horri esker agiri faltsuekin alokatutako etxearen kokapena ezagutzea lortu baitute, geroago ikusi ahal izan dutenez, plaka faltsuak zeramatzan Peugeot 407 SW erabiltzen zuten.

Aipatutako etxean eta autoan egindako miaketetan, hiru arma, dokumentazioa, material informatikoa eta gauza pertsonalak atzeman dituzte. Operazioak zabalik jarraitzen du.

&' || 'nbsp;

''Katu'' komandoa

Terrorismoaren kontrako iturrien arabera, Gogeaskoetxeak ''Katu'' komando legalean parte hartu zuen, eta bere agintaldipean, Burgosko eta Mallorcako atentatuak egin zituzten iaz.

1997an alde egin zuen, ''Katu'' komandoko kideak Bilboko Guggenheim museoan Erregearen kontra atentatua egiten saiatu eta gero.

&' || 'nbsp;

Aginagalde

Bestalde, Beñat Aginagalde Inaxio Uria enpresaburuaren eta Isaias Carrascoren (2008ko abenduaren 3an, Azpeitian) hilketekin lotzen du Poliziak.

Auzitegi Nazionalak Aginagalderen atxiloketa eskatzeko dituen auzien artean, Ertzaintzaren kontra Hernaniko (Gizpuzkoa) Santa Barbara mendian jazotako atentatua egozten diote.

Nolanahi ere, epaileak erabakia hartzeko ez zuen aintzat hartu Isaias Carrasco Arrasateko zinegotzi ohiaren hilketa, 2008ko martxoaren 7an; nahiz eta Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak hilketaren egilea bera izan zela baieztatu.

Bost aldiz bi urtetan

Bi urte baino gutxiagoko epean bost aldiz desegin dute ETAren buruzagitza, Francisco Javier Lopez Peña (Thierry), Garikoitz Aspiazu Rubina (Txeroki) eta Aitzol Iriondo eta Jurdan Martitegi, haien ustezko ondorengoak, atxilotu ostean.

2008ko maitzaren 21ean Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak&' || 'nbsp; ETAko lau ustezko kide atxilotu zituzten. Operazio horren ondoren, Gobernuaren eta ETAren arteko azken negoziazioaren ondoren eratu zen zuzendaritza desegin zuten.

&' || 'nbsp;