Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Gerra komertziala: Trump, denen kontra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

G7 taldeko buruzagiak asteburu honetan elkartuko dira Kanadan eta bilera beroa espero da.

G7 taldeko buruzagiak asteburu honetan elkartuko dira Kanadan eta bilera beroa espero da. Denak Trumpen kontra, eta Trump denen kontra. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak gerra komertziala hasi du Txina, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Kanada eta Japoniaren kontra. 'Aukeratuen Klub' horretako gainerako kideak, hain justu. Trumpen aurrean, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak elkarrekin aritzeko deia egin die gainerakoei, eta komertzio askea defendatzen dutenen buru kokatu da, Trumpen ezartzen ari den protekzionismoaren aurrean. Izan ere, Alemaniak asko du jokoan. Alemania baita, Txinaren ondoren, gehien esportatzen duen herrialdea.  

Trumpek Europan ekoitzitako altzairuari eta aluminioari ezarri dizkion muga-zergak batez ere Alemaniari eragiten dio. Alemaniak gerra komertziala batean ez du ezer irabazteko, baina asko du galtzeko.

Dena den, oso zaila izango da Trumpek iritziz aldatzea. Trumpek uste du munduko ekonomiak duela 50 edo 60 urte bezala izan beharko lukeela, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) saltzen zutenean eta gainerakoak erosi eta isilik geratzen zirenean. Orain, ordea, alderantziz gertatzen da, AEBk saltzen dutena baino gehiago erosten dute, eta Trumpen arabera, horrek esan nahi du AEBz baliatzen ari direla.