Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Schengenik gabe ez dago Europarik

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Alemaniak etorkinak bueltatzeko hartutako erabakiaren aurrean, Italiak eta Austriak mugak ixteko mehatxua egin dute. Hau oso gauza serioa da.

Schengeneko akordioa, hau da, pertsonen joan etorri askea Europar Batasuneko herrialdeetako mugen barruan, berriro ere mehatxupean dago. Alemaniako Gobernuak Austriarekin duen mugan kontrolak inposatzeko hartu duen erabakiak kate efektua eragiteko zorian dago. Alemaniak etorkinen kontzentrazioguneak ezarri nahi ditu mugan bertan aztertzeko zeintzuk diren benetako errefuxiatuak, Alemanian gelditzeko eskubidea dutenak eta zeintzuk diren etorkin ekonomikoak, azken horiek kanporatu egingo lituzkete. Baina Seehofer Barne ministroak Merkel kantzilerrari ezarri diona harago doa: Alemaniara iritsi eta asilo eskaria egiten duenak aldez aurretik Europako beste herrialde batean asiloa eskatu badu, herrialde horretarako itzuliko dute.

Merkelek jada hori egiteko akordioak lortu ditu hainbat herrialdeekin, Espainiarekin eta Greziarekin esaterako. Baina Austriak eta Italiak, immigrazioaren gainean gogorren diren herrialdeetako bik, ez dute hori onartzen eta ez dute utziko Alemaniak etorkinik euren lurraldera bueltatzea. Horregatik, Sebastian Kurz Austriako kantzilerrak Austriak Italia eta Esloveniarekin dituen mugak ixteko mehatxua egin du, modu horretan eragotzi nahi du bertatik sartzen diren etorkinak eta Alemaniako mugan atzera bota ditzaketenak gero Austrian hartu behar izatea. Hau oso gauza serioa da, Schengenik gabe ez baitago Europarik.