albisteak
Erroma
Inmunitate parlamentariora bueltatzea proposatu du Berlusconik
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluan lehen ministroak adierazi duenez, "beharrezkoa"da Konstituzioa aldatzea erreforma gauzatzeko.
Ministroen kontseiluan Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak adierazi duenez, "Konstituzioaren 68. artikulua aldatu behar da inmunitate parlamentarioa berreskuratzeko".
Milango auzitegiak Berlusconi epaitzea erabaki ostean egin ditu adierazpenok Italiako lehen ministroak. Datorren apirilaren 6an hasiko da Berlusconiren kontrako epaiketa; adingabeen prostituzioa eta abusua leporatzen diote.
Berlusconiren hitzetan, justiziaren aldaketa "herritarren printzipioetan oinarritutako erreforma bat da".