Mundua -
Ruby auzia
Epaileek agintzea galarazi nahi diotela salatu du Berlusconik
Italiako lehen ministroak bere hurbilekoei adierazi die bera epaitzea eskatu duten epaileen erabakia "estatu-kolpe iraingarria" dela.
Erredakzioa
Silvio Berluconi Italiako lehen ministroak salatu du, Milango Auzitegiak&' || 'nbsp; "Italia justizia gela batean transformatu nahi duela berari fisikoki agintzea galarazi nahi diolako". Epaile batek Ruby auziagatik berehala epaitua izango dela jakinarazi eta gero, Erroman duen egoitza ofizialean bart ministroekin eta bere abokatua Nicolo Ghedinirekin izan zuen bileran egin ditu adierazpen hauek.&' || 'nbsp; Apirilaren 6an deklaratu beharko du lehen aldiz.
Italiako ''La Repubblica'' egunkariak dioenez, adingabeen prostituzioa eta botere-abusuagatik Cristina Di Censo epaileak agindutako epaiketa "estatu-kolpe iraingarria" dela adierazi die Silvio Berlusconik bere hurbilekoei.
Italiako lehen ministroak oraindik ez du agerraldi ofizialik egin.