Itxi

Jesus Torquemada

ANALISIA

Theresaren eta Jeremyren arteko dantza

JESUS TORQUEMADA

JESUS TORQUEMADA

Theresa Mayren eta Jeremy Corbynen arteko bilera hitz batekin definitu dute: 'eraikitzailea'. Horrek, hizkuntza diplomatikoan, esan nahi du ez dutela inolako akordiorik lotu.

Batak bestea noraino hel zitekeen ikusteko bilera izan zen. Arazoa ez da biek elkarrekin adostu behar dutela; hori, azkenean, erraza izan liteke. Benetako arazoa da euren alderdiekin adostu behar dutela, eta hori zailagoa da. 

Diputatu kontserbadoreen zati handi bat berehala Europar Batasunetik ateratzearen aldekoa da, baita akordio gabe ere, eta ez dute babesten Mayren azken ahalegin hau, danbatekoa emanda irtetea eragotzi nahian. Diputatu horiek nahiago dute brexit basatia, laboristekin adostutako brexita baino.

Bere aldetik, diputatu laboristek nahi dute Corbynek May behartzea beste erreferendum bat antolatzera. Erreferendumaren proposamena nagusi izan zen Alderdi Laboristaren azken kongresuan, baina Corbynek ez dirudi bereziki konbentzituta eta Mayk ez du inondik inora deitu nahi.

Egiten dutena egiten dutela, May eta Corbynek arrisku latza dute bere alderdikideek traidoretzat hartzeko. Baina tira, horretarako daude lider politikoak: garai zailetan erabaki zailak hartzeko.