Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Eskuin muturrak aurrera egin du berriz ere Alemania ekialdean

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Garai batean bloke sobietarraren barnean zegoen eremu horretan Berlin da joera horretatik at dagoen bakarra. Berlingo parlamentu erregionalean AfD bosgarren indarra da.

Thuringiako hauteskunde erregionaletan izan da oraingoan. Eskuin muturreko AfD alderiak, Alemaniarako Alternatiba alderdiak, bere botoen kopurua bikoiztu egin du, botoen laurdena eskuratu du eta bigarren postua lortu du Land horretako parlamentuan. Alemania Ekialdeko bost lurraldeetatik lautan eskuin muturra bigarren indar politikoa izatera iritsi da, Berlingo Harresiaren erorketaren 30. urtemuga betetzean dagoenean (1989ko azaroaren 9an izan zen).

Eskuin muturraren aurrerabidea ezkerreko Die Linkek geratzea lortu du neurri handi batean. Haren botoak bikoiztu ditu, % 30 lortu du, eta hauteskunde hauek irabazi ditu. Koalizioa osatuko du ziurrenik SPDko sozialdemokratekin eta Berdeekin Erfurteko gobernuan.

Ekialdeko Alemanian eskuin muturrerako dagoen  joera berriz agerian jarri dute igande honetako hauteskundeek. Sajonia, Brandemburgo, Sajonia-Anhalt eta orain Thuringiako parlamentuetan bigarren postura iritsi da. Eta Mecklenburgo-VorPommern lurraldean hirugarren indar politikoa da. Garai batean bloke sobietarraren barnean  zegoen eremu horretan Berlin da joera horretatik at dagoen bakarra. Berlingo parlamentu erregionalean AfD bosgarren indarra da

Hala ere, gainerako alderdiek ezarritako lerroari esker, eskuin muturra Alemaniako lurralde guztietako gobernuetatik kanpo mantentzen dute. Denetan dago AfD oposizioan.