Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Erresuma Batua: hauteskundeetako zalantzak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Hauteskunde hauetarako laboristak eta liberalak elkartu izan balira Boris Johnsonen porrota segurua izango litzateke eta Europar Batasunean segiko lukete; baina ez dira elkartu.

Albisteak (1)

Erresuma Batuko gaurko hauteskundeen emaitza hainbat gauzaren araberakoa da. Gazteak mugitzen badira etor liteke ezustekoa. Giltzarria nolanahi ere Ingalaterrak izango du, Eskozian edo Galesen baino gehiago. 60 urte baino gehiago duten ingelesek, gehienek, Johnsonen eta brexitaren alde bozkatuko dute. Beraiek erabakigarri izan ziren brexitaren aldeko erreferendumean eta oso argi dute. Ingalaterrako gazteek ordea ere oso argi dute: Europar Batasunean segi nahi dute eta gizarte ekologiko eta justuagoa.

Baina ez dakite botoa nori eman, eta hori da beraien arazorik handiena. Jeremy Corbinekiko zalantza dute; gizarte arloko proposamenak atsegin dituzte baina ez zaie iruditzen Europar Batasuna behar bezala defendatu duenik. Gazteetako askok Alderdi Liberalari emango lioke botoa, Europar Batasunetik ez ateratzea argi eta garbi defendatzen baitu, baina Erresuma Batuko hauteskunde sistemak alderdi txikiei egiten die kalte eta botoa Alderdi Liberalari ematea zakarrontzira botatzea izan liteke. Hauteskunde hauetarako laboristak eta liberalak elkartu izan balira Boris Johnsonen porrota segurua izango litzateke eta Europar Batasunean segiko lukete; baina ez dira elkartu.