Itxi

2021/01/21

11:57

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Trumpen ondare negargarria

Felipe Etxebarria

Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan denak nazioa bere lehentasunen buruan jarriko zuela agindu zuen (“America First”), baina lau urteren ondoren gizartea inoiz baino zatituago utzi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Emaitza negargarriarekin amaitu da Trumpen agintaldia: ia 400.000 hildako izan dira pandemia eta haren kudeaketa traketsaren ondorioz. Harrokeria, zinismoa, zientzialarienganako mespretxua eta gezurrak izan dira bere jokabidearen ezaugarri nagusiak. Orain arte Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan denak nazioa bere lehentasunen buruan jarriko zuela agindu zuen (“America First”), baina lau urteren ondoren gizartea inoiz baino zatituago utzi du, orain arte ezagutu ez den indarkeria politikoak eta kontrolik gabeko pandemiak astinduta.

Pandemiaren kudeaketa okerraren ondorioz, hauteskundeak galdu dituen lehen agintaria izan da. Bere alderdia ere zatituta eta Europako aliatuekin harremanak jipoituta utzi ditu.

Joe Biden presidente berriak Trumpen ondarea ezabatuko duela agindu du. Covid-19aren txertaketa azkartu, musukoen erabilera nahitaezko bihurtu eta ekonomia suspertzeko laguntza planak Kongresuan berehala aurkeztuko dituela agindu du. Erraza izango du hori aurrera ateratzea, Alderdi Demokratak Kongresua kontrolatzen duelako. Nazioarte mailan, Klima Aldaketari buruzko Parisko Hitzarmenera itzuliko dela iragarri du, baita Iranen programa nuklearra geldiarazteko akordioetara ere. Horrez gain, herrialde musulmanetako herritarrei AEBra bidaiatzeko ezarritako debekua kenduko du. 

Trumpen ondarea ezabatzeko “zentro” politikotik agintzea ez dela nahikoa esan diote aditu batzuek presidente berriari. Horietariko bat Robert Reich izan da. Bill Clinton eta Barack Obama presidente demokraten aholkularia izandakoak esan duenez, gaur egungo Alderdi Errepublikanoak ez du zerikusirik berak duela urte batzuk ezagutu zuenarekin. Alderdi Errepublikanoa mundu paralelo batean bizi omen da gaur egun. Reichen arabera, ez dago “zentrorik” errealitatean oinarritutako munduaren eta errepublikanoen irudimenezko munduaren artean. Aholkulari ohiak azpimarratzen duenez, errepublikanoen gehiengoak Trump babesten jarraitzen du. Asteazkenean, Ordezkarien Ganberan, errepublikanoen % 98k gaitzetsi zuen “Impeachement”a. Eta duela bi aste, Kongresuaren aukako erasoaren ondoren, ordezkari errepublikanoen bi heren eta 10 senatari hauteskundeetako emaitzak baieztatzearen aurka agertu ziren, hauteskundeak iruzur handia izan zirelakoan, Trumpen gezurretan oinarrituz. Ez zuten kontuan izan 60 epaile federalek eta Trumpen beraren Justizia Departamentuak eta Segurtasun Nazionaleko Departamentuak horiek guztiak gezurtatu izana.

Reichek gogoratzen duenez, Alderdi Errepublikanoak azken 4 urteetan izan duen toxikotasunak mailak goia jo du, Trumpek bere erara berregin baitu alderdia, zurien nagusitasuna bultzatzen eta gezur eta konspirazio-teorien mundu kontrafaktikoa gurtzen duen

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;