Publizitatea
Itxi

2021/01/20

08:51

Mundua

DOKUMENTAZIOA

Herrialdea batzea, Joe Bidenen agintaldiko erronka nagusietako bat

EUROPA PRESS | EITB MEDIA

Presidente berriak izango dituen zeregin garrantzitsuenen artean daude Trumpen erabaki polemikoenak iraultzea, arraza arrakala gutxitzea eta herrialdea batzea.

  • Jagjot Singh Rubal artista Kamala Harrisen eta Joe Bidenen horma irudia margotzen

    Jagjot Singh Rubal artista Kamala Harrisen eta Joe Bidenen horma irudia margotzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako 46. presidente bihurtuko da gaur, eta lan eskerga izango du aurretik. Demokratak Etxe Zuria ezagutzen du, izan ere, Barack Obamaren presidenteorde izan zen. Hala ere, 2017an presidenteorde izateari utzi zionetik aldaketa asko gertatu dira herrialdean. Trump presidenteak berarekin ekarri duen urakanak gauza asko eraman ditu aurretik. Are gehiago, demokrazia bera ere arriskuan zuen urtarrilaren 6ko Kapitolikoaren aurkako erasoak.

Bidenen erronka nagusietako bat inoiz baino polarizatuago dagoen herrialdea batzea izango da, arraza arrakala gutxitzearekin eta Donald Trumpen erabaki polemikoenak iraultzearekin batera.

Demokratak ibilbide politiko luzea du atzetik. Presidente izan aurretik, zortzi urtez Barack Obamaren presidenteorde ez ezik, 30 urtez senatari izan zen.

Trumpek eragindako aldaketa batzuk lehengoratzeko asmoa agertu izan du bere mezuetan, tartean, klima aldaketaren aurkako borrokan anbizio handiagoa izatea, migrazio politika berrikustea eta bere kabinetean emakumeen presentzia handitzea.

Denborarik galdu gabe, inbestidura egunean bertan, hainbat neurri hartuko ditu Bidenek bere aurrekoarekiko distantzia markatzeko. AEB Parisko Klima Akordiora itzularaziko du, gehiengo musulmana duten herrialdeetako migratzaileei sarrera baimenduko die, unibertsitateko ikasketak ordaintzeko maileguak itzultzeko luzapena sinatuko du, etxegabetzeen aurkako moratoria luzatuko du, eta musukoaren erabilera zabalduko du instalazio federaletara eta estatu arteko bidaietara.

Beste erronken artean, covid-19ari aurre egin beharko dio. Bidenek koronabirusaren aurkako txertoaren bi dosiak jaso ditu dagoeneko eta teorian koronabirusa hartuz gero ere ez litzateke larriki gaixotuko. "Nire lehentasuna txertoa jendearengana iristea da, nik gaur egin dudan bezala, ahalik eta azkarren", adierazi zuen urtarrilaren 11n, txertoaren bigarren dosia jaso zuenean.

Bestalde, guztien presidentea dela sinetsarazi beharko die estatubatuarrei, baita Alderdi Errepublikanoaren alde bozkatu zuten 74 milioi herritarrena ere.

Dena dela, zalantzaren onura onartu behar zaio. Pew Research Center delakoak iragan astean kaleratutako inkesta baten arabera, AEBko herritarren % 64k babestu dute Bidenek hauteskunde ostetik izandako jarrera; % 29k, ostera, Trumpena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena