Itxi

albisteak

Koronabirusa

103 pertsona salatu dituzte asteburu honetan Bilbon arauak ez betetzeagatik

EITB MEDIA

77 lagun zigorra jartzeko proposatu dituzte ordu murrizketak ez betetzea egotzita, eta beste 26, jai klandestinoetan parte hartzea egotzita.

  • Bilboko udaltzaingo bi.

    Bilboko udaltzaingo bi. Argazkia: Bilboko Udala

Bilboko Udaltzaingoak 103 pertsona salatu ditu guztira covid-19a gainditzeko ezarritako arauak ez betetzeagatik. Ordu murrizketak (22:00etatik 06:00etara) ez betetzeagatik ipinitako salaketen artean, 64 larunbatean ipini zituzten eta 39 igandean. Gainera, ostalaritza lokal bati isuna jarri diote ezarritako ordutegia ez errespetatzeagatik.

Ostiraletik larunbaterako goizaldean salatutako 64 pertsonetatik, 26 bi festa klandestinotan parte hartzen ari ziren. Azken horiek etxeratze-agindua ez betetzeagatik salatzeaz gain, musukoa jantzita ez eramateagatik eta bizilagunak ez diren lau pertsona baino gehiagorekin biltzeagatik salatu dituzte. 26 horietatik, 14 Bailen kaleko etxabe batean harrapatu zituzten 01:30 aldera eta 12 Gorte kaleko laugarren pisu bateko lokalean 04:00ak aldera.

Bestalde, agenteek sarbide-kontrolak ezarri dituzte errepideetan eta garraio publikotik eta ostalaritza gune nagusietatik gertu dauden lekuetan. Ondorioz, 25 gidari, garraio publikoen sarrera-irteeretan zeuden 19 pertsona eta ostalaritza guneetan zeuden beste 36 zigorra jasotzeko proposatu dituzte mugimendu murrizketak ez errespetatzea egotzita.

Guztira, ekainetik hona 10.000 pertsona zigortu ditu Bilboko Udaltzaingoak Osasun sailburuaren aginduetan eta lehendakariaren dekretuetan jasotako arauak urratzea egotzita.