Itxi

Felipe Etxebarria

UKRAINAKO GERRA

Errusia ez zigortzeko erabakian neutraltasuna jarri du arrazoibide Suitzak

FELIPE ETXEBARRIA

FELIPE ETXEBARRIA

- EITB MEDIA -

Gatazka honetan, nazioarteko legezkotasunaren haustearen aurrean, Suitzak oraingoan bere bidea aukeratu du. Bielorrusia eta Siriaren kasuan adibidez, Suitzak Europar Batasunak jarritako zigor berberak onartu zituen. Oraingoan, ostera, ez du bide hori jarraitu, Errusia askoz boteretsuagoa baita.

Harrigarria da Suitzak bere neutraltasuna edo Errusia eta Ukrainaren arteko tartekaritza ahaleginak aipatzea Errusiari zigorrik ez jartzeko. Suitzako gobernuak, Kontseilu Federalak, emandako justifikazioak, "elkarrizketa bideak zabalik eusteko", sinesgarritasun gutxi dauka une honetan, orain garrantzitsuena gerra eta odol isurtzea geratzea baita.

Suitzako Enbaxadak, Moskun, 2021eko ekonomiari buruzko azken txostenean zera zioen:

"Suitzako finantza guneak ospe handia dauka Errusiako banku, inbertsore eta aurreztaileen artean. Aspalditik eta alde handiarekin da Suitza gune nagusia, Errusiako aberatsek hautatzen dutena beren ondasunak administratzeko".

Lehengaien merkataritzan ere, munduko zentro moduan, Suitzak paper oso garrantzitsua dauka. Errusiako lehengaien merkataritzaren % 80 gutxi gorabehera Geneva, Lugano eta Zurichetik igarotzen da.

Ihaz, Errusiako aberatsen 2.500 miloi dolar Suitzako kontuetatik mugitu ziren, eta beti banku suitzarrak ez dira izaten arduratsuak, dirutza horien eta beren jabeen nondik norakoak ikertzerakoan.

Beraz, Helvetiako Konfederazioa ez da aktore txikia gatazka honetan. Pisu handiko tokia dauka Errusiako finantza elitean. Suitzak palanka garrantzitsua dauka agintari errusiarrengan eragin ahal izateko.

Hitzez behintzat, Suitzak Ukrainaren aurkako Errusiaren erasoa salatu du. Horregatik, Europar Batasunak onartutako zigorrak ez jartzeko hartutako erabakia harrigarria da. Beraz, Suitzak ez ditu Errusiako oligarken aktiboak blokeatuko, oraingoz behinik behin.

Gatazka honetan, nazioarteko legezkotasunaren haustearen aurrean, Suitzak oraingoan bere bidea aukeratu du. Bielorrusia eta Siriaren kasuan adibidez, Suitzak Europar Batasunak jarritako zigor berberak onartu zituen. Oraingoan, ostera, ez du bide hori jarraitu, Errusia askoz boteretsuagoa baita.

Beraz, Errusiako oligarkek Suitzako bankuetatik dirua atera dezakete, eta agian, gerra finantziatzeko erabili.