Itxi

Felipe Etxebarria

ANALISIA

Putin, bere propagandaren biktima

FELIPE ETXEBARRIA | EITB MEDIA

FELIPE ETXEBARRIA | EITB MEDIA

Propaganda komunikazio politikoa da, eta munduan zehar egin dituen eraso informatikoetan ikusi denez, Putinek ez dauka eskrupulorik, manipulazioa, gezurrak edo antzezpenak erabiltzerakoan.

Valdimir Putin 15 urtetan KGBko ofiziala izan da, eta gero, Errusiako Seguritate Nazionala Serbitzuko, RSBko agintaria. Propaganda komunikazio politikoa da, eta munduan zehar egin dituen eraso informatikoetan ikusi denez, Putinek ez dauka eskrupulorik, manipulazioa, gezurrak edo antzezpenak erabiltzerakoan. Baina propaganda hori aztertuz, erregimenaren ikuspuntuetara hurbildu daiteke. Putinek "gerra", "inbasioa" eta "erasoa" hitzak Errusiako komunikabideetan debekatu ditu, hitz horiek etsaiarekin erabiltzen direlako.

Orain, aditu batzuk uste dutenez, Putinek huts egin zuen Ukrainarrak lagunak zirela eta, erasoa azkarra izango zela pentsatu zuenean. Michael Kofman, Estatu Batuetako aditu ospetsunetkoak uste duenez, tropa errusiarren lehen helburua Kieven sartzeko ekintza azkarra egitea izan zen, gero Ukrainako presidentea hil, gobernu titere bat ezarri, eta azkenik Ukrainako armadaren errendizioa lortu. KGBko liburuetan datorren prezedura arrun bat zitekeen hori.

Justin Brok militar britainiarraren arabera, harrigarriena da, Errusiako armadak lehen egunetan koordinazio falta handia izan zuela aire eta lurreko indarren artean. Koordinazio falta hori lurreko armadaren barnean ere izan zen. Axolagabekeri hori, neurri batean, izan zitekeen errusiarrak, fidatuegiak zeudelako, ez zutela izan zuten erresistentzia espero. Jarrera hori beren propagandak eragindakoa izan zitekeen. Ukrainarrek askatzailetzat hartuko zituztela itxaroten zuten.

Sobietarren ondorengo Ekialdeko Europan aditua den Ivan Krastev politilogo bulgariarraren arabera, Kremlima bere propagandaren biktima izan da. Bere ustez, manipulazio politikoaren akatsik handiena, erregimen autoritatio batek bere gezurrak sinesten dituenean gertatzen da. Horrek errealitatetik urruntzea eragiten dio, eta ondorioz, erabaki okerrak hartzera bultsatu.

Austriako telebistan Krasevek zera zioen: "Konbentzituta zeuden ukrainarrek esku zalbalik hartuko zituztela... Putinen pentsamenduan Ukraina (ekialdeko Alemania) ARDren antzera beren anaiekin batzea itxaroten zeudela. Putinen gerra aurreko mezu guztiak zentzun horretan zihoazen. Ukrainako buruzagiei "ustelak" "drogazaleak" eta "neonaziak" deitzen zien. Eta Errusiak horrengandik askatuko zituen ukrainarrak.

Errusia gaietan aditua den Maria Kotsev kazetariak Alemaniako telebistan gogoratu duenez, Putinek zera esan zuen 2005an: "XX. Mendeko hondamendirik handiena Sobiet Batasunaren desegitea izan zen". Orain Putinek erabaki du bere fantasia inperial hori ez atzeratzea eta egia bihurtzea. Hori beretzat Ukrainako gerran hilko diren milaka lagunen bizia baino garrantzitsuagoa da.