Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Zein helbururekin inbaditu du Errusiak Ukraina?

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Putinek esan berri duenez, lehen txandako helburu guztiak bete dituzte indar errusiarrek, Ukrainako borroka indarrak ahultzea, alegia. Badirudi Moskuk lehengo helburuetatik atzera egin duela, Kiev inguruko eskualdeak utzi ondoren. 

Vladimir Putinek Munduko Bigarren Gerraz geroztik gerra handiena sortu du Europan, Ukraina Mendebaldera gehiegi hurbiltzen ari den aitzakiarekin,  Errusia ezin dela seguru sentitu, esanez.

Baina milaka hildako, hiriak suntsituta eta 11 milioitik gora errefuxiatu eta barne desplazatu eragin ondoren, galdera da: Zein da helburua eta noiz amaituko da gerra?

Putinen haserako helburua Ukrainako gobernua bota eta NATOn sartzeko gogoa betirako kentzea izan zen. Baina Kiev hiriburua lortzeko ahaleginak porrot egin eta gero, helburua Ukrainako ekialdea eta hegoaldea menderatzea da.

Otsailaren 24an inbasioa hasi zenean Putinek errusiarrei esan zienez, bere helburua Ukraina "desmilitarizatzea et desnazifikatzea" da, eta amaiera jarri Ukrainako gobernuak zeraman "errepresioari" eta "genozidioari".  Aldi berean, Moskuk debekatu egin zuen inbasioaz eta gerraz hitz egitea. Horren ordez "Ekintza berezia" hitzak erabili zituen.

Baina orain Errusiari leporatzen diote nazioarteko herrialdeek giza eskubideen urraketa masiboa. Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Kanadak genozidioa ere leporatzen diote.

Suntsiketa guztiaren ondoren, Putinek orain dio: "gure asmoa ez da Ukraina okupatzea, ez dugu indarrez ezer inposatu nahi".

Aldatu dira Putinen helburuak ? 

Inbasioaz geroztik hilabete igaro eta gero Errusiak dionez, bere lehen helburua "Donbass askatzea da"— ekialdeko Donetsk eta Luhansk probintziak batzen dituen lurraldea—.

Probintzia hauen herena Errusiaren kontrolpean jarri ziren 2014ko gerran, orain Errusiak osorik menderatu nahi ditu.

Putinek esan berri duenez, lehen txandako helburu guztiak bete dituzte indar errusiarrek, Ukrainako borroka indarrak ahultzea alegia. Badirudi Moskuk lehengo helburuetatik atzera egin duela, Kiev inguruko eskualdeak utzi ondoren. 

"Putinek garaipen bat behar du" dio Andrei Kortunovek, Errusiako Atzerri Politikarako Kontseiluko zuzendariak, eta gerra salatu zuen Putinen lehenengo aholkulariak. "Zerbait behar du herriaren aurrean garaipena moduan aurkezteko". Datorren maiatzaren 9an Errusiak Munduko Bigarren Gerrako garaipenaren eguna ospatuko du. Ordurako Putinek emaitza zehatzak nahi ditu.

Azken egunotan Errusiak Mariupolen batzen ditu eraso bortitzenak, Krimea ekialdeko Donetsk eta Luhansk probintziekin lotzeko. Lortzen badu, Errusiara atxikitzea izan daiteke helburua. Baina Ukrainako presidenteak esan duenez, indar guztiekin eragotziko dute hori.