Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

Monarkiaren aurkako 'Republic' taldeko sei lagun atxilotu dituzte Londresen

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Atxiloketak Charles III koroatze ekitaldiak hasteko zeudela gertatu dira. Talde honek ekitaldi errealak izaten direnean protesta ekintzak antolatzen ditu, Erresuma Batuan herentziazko monarkiari amaiera jarri eta erreforma demokratikoa egin dadila eskatzeko.

Monarkiaren aurkako 'Republic' taldeko sei lagun atxilotu dituzte Londreseko hirigunean, Charles III.aren koroatze ekitaldiak hasteko zeudela. Talde honek ekitaldi errealak izaten direnean protesta ekintzak antolatzen ditu, Erresuma Batuan herentziazko monarkiari amaiera jarri eta erreforma demokratikoa egin dadila eskatzeko.

'Republic' 1983an sortu zen, baina monarkiaren aurkako ekintzak 2006an hasi zituen. Gaur egun 30.000 kide baino gehiago ditu. Charles III kentzeko eta bere ordez demokratikoki hautatutako presidente bat ezartzeko eskatzen dute. Uste dutenez, hauteskundeetan hautatuak izan behar ez izateak, ateak zabaltzen dizkie beren pribilegioez abusatu eta diru publikoa oker erabiltzeko.

Ekitaldi errealak daudenean taldeak egiten dituen protestetan irabazten ditu, jarraitzaileak batez ere. Adibidez, Charles eta Camilaren arteko ezkontzan, edo Williams bere semea eta Kate Middletonen artekoan. Elisabeth II aren jubileoaren ekitaldian ere protesta egin zuten, baina ez ostera hil zenean, ez baitzuten uste egokia zenik. Hala ere, orduan 1000 bat kide irabazi zituen taldeak.

Gaurkoan atxilotutako bat, 49 urteko, Graham Smith dugu, 'Republic' taldeko buruzagia. Koroatzea baino aste batzuk lehenago Time aldizkariari esan zionez, koroatzea inongo balio gabeko harroputzezko agerraldia da. Horrez gain, beste hau ere esan zuen: desfilea eta Charles III.aren koroatzearen kostua 250 miloi libera esterlinakoa da, klase ertain britainiarrak krisiaren ondorioak jasaten dituen bitartean, eta hori onartezina da.

Azken inkestek erakusten dutenez, monarkiaren jarraitzaileak gutxitu egin dira Erresuma Batuan, nahiz eta hori ez den komunikabideetan azaltzen.

Komunikabide batzuk, The Guardian egunkariak adibidez, uste du koroatzearen gaurko ekitaldia alferrikakoa dela, joan den irailean bere ama hil zenetik Charles III dagoeneko errege baita, eta gaurko ekitaldiak ez diolako inongo ahalmen gehiagorik eskaintzen, estatu buru moduan bere lana egiteko. Izan ere, epe horretan onartu diren legeei bere sinadura jarri die dagoeneko.

Horrez gainera, egunkari honen arabera, koroatzeak ez du eskaintzen dagoeneko mundu osoan zituen domeinuak erakusteko aukera, Elisabeth II.aren koroatze garaian bezala. Orduan, Erresuma Batuak munduan zehar zituen 50 lurraldeetako ordezkariak bertaratu ziren.

The Guardianen ustez, koroatze hau, Europako beste monarkietan ez dagoen anakronismo erlijioso baten ondorioa besterik ez da.