Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Errusiak Ukrainari dronekin eraso gehiago egitea leporatu dio

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Oraingoan droneak Moskuko aireportu baten gainetik ibili dira. Errusiako berri agentziaren arabera, dronetariko bi Kremlinetik 30 kilometrotara hurbildu dira. Hala ere, berri hau ezin izan da berretsi hedabide independenteen bitartez.

Oraingoan droneak Moskuko aireportu baten gainetik ibili dira. Errusiako Defentsa Ministerioak Ukrainak bidalitakoak direla salatu eta "eraso terrorista" izan dela gaineratu du. Denak suntsitu dituztela ere adierazi du.

Gaur goizean alarmak entzun dituzte. Drone guztiak bota dituzte inongo zauriturik edo kalte materialik sortu gabe. Errusiako berri agentziaren arabera, dronetariko bi Kremlinetik 30 kilometrotara hurbildu dira. Hala ere, berri hau ezin izan da berretsi hedabide independenteen bitartez.

Ezin izan da berretsi ez eta, guztira bost drone izan ote diren, Errusiako Defentsa Ministerioak dioen bezala. Honek gainera Ukrainari leporatu dio erantzukizuna  azpiegitura zibilak erasotzen ahalegintzeagatik.

Bestalde, Ukrainako agintariek ez dute gertakari honi buruz ezer azaldu. Kieveko Gobernuak ia inoiz ez du bere gain hartzen Errusiako lurraldean egindako erasorik.

Vnukovo aireportuko hegaldiak bertan behera geratu dira

Segurtasun neurriengatik aire trafikoa eten egin dute ordu batzuetan Mosku hegoaldean dagoen Vnukovoko aireportuan. Eta bertako hegaldiak hiri honetako beste aireportuetara desbideratu dituzte.

Maiatza hasieran dronekin ere erasoak izan ziren Moskun. Hauetariko batek Kremlingo dorre baten aurka egin zuen eraso. Orduan, Errusiako agintarien arabera, zaurituak izan ziren eta etxebizitza batzuk kalteak jasan zituzten.

Putin presidenteak Ukrainari leporatu zion eraso haien erantzukizuna, baina Kieveko Gobernuak ukatu egin zuen erasoekin inongo zerikusirik zuenik. Gertakari hori zela eta, Errusiako presidenteak aire erasoen aukako defentsak hobetzea agindu zuen.