Iratiko eski-estazioa

Pirinio Atlantikoak

  • Irati. Argazkia: mendiak.net

    Irati. Argazkia: mendiak.net

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.327 metro

Pistak:

 

  • 4 pista (berde 1, urdin 1, gorri 1 eta beltz bat)
  • Iraupen-eskia egiteko 26 kilometro
  • Elur-erraketan ibiltzeko 14 kilometro
  • Lerentzako pista bat

 

 

Zerbitzuak:

 

  • Doako aparkalekua
  • Jatetxeak eta ostatuak
  • Leren eta gainerako materialaren alokairua

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Frantziako pagondo batean kokatuta, Iparraldeko mendien panoramika ederrenak eskaintzen dizkigu eski estazio honek. Gainera, iraupen-eskia praktikatzeko egokia da.

Frantziako Piriniotan dagoen eski nordikorako estazioa da Irati. Neguko zentro honek Iratiko oihanaren, Ossau Bailaren eta Asperen ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigu. Iraupen-eskia praktikatzeko eta elur-erraketen bidezko ibilbideak egiteko estazio aproposa da.

Iratiren berezitasuna bere kokapenean datza: pagondo batean dago eta Frantzia eta Espainiar Estatuaren artean 17.000 zuhaitz daude. Europa mendebaldeko pagondo zabalena da eta kontinentean hobekien babestutako pagadi-izeidia. Estazio honetako pistak egunero marrazten ditu Soule Herriko Commission Syndicalek.

Nola iritsi: errepidetik, A-64 errepidea hartuta, Bordele-Donostia norabidean, 4. irteera, Cambo, St. Jean-Pied-de-Port eta St. Jean-Le-Vieux norabidean. Hurbil dauden aireportuak: Pau (167 km-ra), Biarritz, (103 km-ra) eta Huesca-Pirinioak (183 km-ra).

Harremanetarako: chalets-pays-basque.com webgunean. Telefonoa: 05 59 28 51 29

Iratiren elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Bidali eskiko argazkiak!

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena